NIK . EU / IXA KONPAINIA
2023ko apirilak 21 | 20:15
Kultur Etxea
- Zenbatekoa: 6 €
DNA PROGRAMA 2023. DANTZA LURRALDEAN
DNA. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu
ESTREINALDIA
NIK . EU
IXA KONPAINIA
Agoizko Kultur Etxeko espazio eszenikoan sorkuntzako egoitza artistikoaren ondoren, iXa konpainiak bere sorkuntza berriaren estreinaldia aurkeztuko digu. NIK·EU oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa planteatzen da, bizi izandako errealitateen museo gisa, gure ni-en barru-barruko guztia ikusle bakoitzarekin bilatzeko eta konektatzeko ideien desordenan antolatutako espazio gisa. NIK, ni euskaraz jabetzearen ekintzan eta EU, ni galegoz, kutsu autobiografikoa duen lan baten izenburuarekin uztartzen dira, non ikuspuntu dibertigarri, zirraragarri eta intimotik bizitako emozioak eta errealitateak islatuko diren. Gizabanakoaren maskulinitatea deseraiki egiten da, gizarteegitura heteropatriarkalak haurtzarotik heldutasunera arte gizakiaren hazkundean nola eragiten duen hausnartzera gonbidatzeko.
Funtzioaren ondoren solasaldia izanen da.
Zuzendaritza: Xian Martínez
Iraupena: 50 min.