MAR, O DE CÓMO SOBREVIVIR A UN TSUNAMI. REBE AL REVÉS KONPAINIA
2026ko urtarrilak 25 | 19:00
Kultur Etxea
- Zenbatekoa: 6 €
Zirkua
12 urtetik gorakoentzat.
Halako tragikomedia bat, haurtzaroan aita edo ama galdu izanak eragindako doluan inspiratua. Nola egin aurre dagoeneko gurekin ez daudenek utzitako hutsuneari? Heriotzaren inguruan dagoen tabuaren aurrean, errebeldia-ekintza bat da antzezlan hau. Baita erresilientziaekintza ere. Erritu bat, omenaldi bat.
Antzoki fisikoa, zirkua, zuzeneko musika eta plastika eszenikoa uztartzen ditu antzezlanak, ia umorezkoa, ia poetikoa, ia flamenkoa eta ia dramatikoa den erritu batean.
Proiektuaren ideia nagusiak haurtzaroan gertatzen den gurasoen galeraren doluaren fase desberdinak jorratzen ditu -ama eta aitaren heriotza-, interpreteen esperientzia pertsonaletatik kontatua. Halaber, absentzia nola integratzen dugun bizitzaren gainerakoan oroimenaren eta oinarri baten bidez azaltzen du: “ez ahaztu”.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Ana Donoso Mora
Interpreteak: Rebeca Pérez eta Javier Prieto
SENDABERRI PROGRAMA,
NAFARROAKO ANTZOKI SAREA
Nafarroako Antzoki Sarearen berezko zikloa da, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan diseinatua. Helburua da elkartutako gure espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastea eta osatzea; horretarako, kontzientzia kritikoa sortzen duten ikuskizunak baliatzen dituzte, lengoaia berritzaileak erabiliz.
