JITO ALAI. AIRES BOHEMIOS. AMALURRA DANTZAN
1970eko urtarrilak 1
JITO ALAI.
AIRES BOHEMIOS. AMALURRA DANTZAN
2018ko Gayarre saria
Jito Alai ikuskizun berri bat da, estilo eta kultura desberdinak bikain
brodatzen dituena, kantu goxo baten antzera munduari irteteko bokazioz.
Aintzinetik jasotako kantu bat, zahar-zaharra, eszenatokian flamenkoa,
musika berriak eta dantza garaikideak lagunduta, magia sortuko duena.
Ideiaren sorreran iragan mendeko nafar artista ijito bat dugu, artista
nomaden ikurra, kulturak naturaltasunez uztatzen jakin zuena.
Ohitura-pasarteez jositako gidoia eta egundo estetikak lagunduta,
ikusleak musika zuzenean eta dantza elkarri eta estuki lotuta disfrutatzeko
aukera paregabea izanen du.
Jatorrizko ideia eta konposizio musikala: Josetxo Goia-Aribe.
Dantza eta koreografia: Carlos Chamorro eta Mariana Collado.
Musikariak: Josetxo Aribe-Goia (konposizioa eta saxoa), Mixel Ducau
(gitarra) eta José Miguel Garzón (kontrabaxua).
Ekoizpena: Yerbabuena Producciones S.L.
José Antimasberes Echeverría “el castañuelas”
izandakoa protagonista duen ikuskizuna da. Gure herriko
askok gogoratuko dira kaleetan barna ibiltzen zela barraskiloak
saltzen eta haren kriskitinak lagunduta kartsuki dantzan.
