LEB FESTIVAL

2023ko abenduak 1 - 2023ko abenduak 9

Aoiz/Agoitz

    Antzerkia, dantza, performancea, musika, site-specific, ibilaldi poetikoak, topakeguneak, ekintzak eta gogoetak…
    Lengoaia eszeniko berriak Agoitzen bilduta abenduaren 1etik 9ra.

    Baina LEB Jaialdia lehenago hasten da.
    Azaroaren 10etik abenduaren 9ra, Agoizko Kultur Etxeak doako erakusketa bat, LEB ZABAL,eskainiko du LEB Jaialdiaren programazioan proposatutako lanez gehiago ikasi eta hobeto gozatu ahal izateko. Erakusketa asteartetik larunbatera egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara. Esperientzia bat ere diseinatu dugu. 60 edo 120 minutuko euskaraz zein gaztelanierazko saioetan, bideratzeile batek taldeak gidatuko ditu proposatutako dinamikatan. Informazio gehiago eta bisita gidatuen erreserba LEB ZABALen lebfestival.com webgunean.

    LEB Jaialdi osoa doan gozatu nahi duzu?
    LEB Jaialditik jakin nahi dugu ikusleek zer iritzi duten programazioan gertatzen denaz. Horregatik, KONTRASTE TALDE bat sortuko dugu, funtzio guztietarako doako sarbidea izango duten pertsonez osatua. Talde honek LEB Jaialdiaren azken egunean FORO batean parte hartuko du bere iritziak, balorazioak, sentsazioak… adierazteko.
    Bidal iezaguzu mezu elektroniko bat info@iriarteapilez.com helbidera zure izenarekin, telefono zenbakiarekin eta azal iezaguzu zergatik parte hartu nahi duzun eta, egonez gero, arte eszenikoekin duzun lotura: ikasle moduan, profesionala, amateurra, ohiko publikoa edo erabat arrotza zaren. Epea 2023ko azaroaren 12an itxiko da. Zurekin harremanetan jarriko gara KONTRASTE TALDEAN parte hartzeko hautatua izan zaren jakinarazteko.

    Izan zaitez LEB Jaialdiaren.
    Nafarroako Gobernuak MECNA zigilua jarri dio LEB jaialdiari, interes sozialeko ondasuna baita. Horrek esan nahi du zu ere mezenas izan zaitezkela, diru ekarpena eginez, eta onura fiskal handiak izanen dituzu.

    LEB Jaialdiari buruzko informazio guztia zure esku: lebfestival.com

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba