NATXO LEUZAri ESKEINITAKO SAIO BEREZIA “EL QUE NO VE” + “WHY”
2025eko otsailak 16
Kultur Etxea
- Zenbatekoa: 3 €
Aurkezpena eta solasaldia Natxo Leuza zuzendariarekin.
EL QUE NO VE
Dokumentala. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz. 25’
Montxo Rejanok oso jende gutxi egon den tokitik hitz egiten digu, erabateko iluntasunetik. Bere bizitza hondatu zen, 50 urte zituela, lan-istripu bat izan zuenean. Bere esperientziak beste aldean, inork ikusten ez zaituen lekuan, sentitzen dena islatzen du.
WHY
Ukrainera, ingelesa. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin. 22’
Zergatik gerra hau Ukrainan? Zergatik suntsitzen dute dena? Zergatik nago beldur? Ez al ziren gure anaiarrebak? Zergatik hil nahi gaituzte? Zergatik hainbeste gorroto? Zergatik hiltzen dituzte gure seme-alabak? Zergatik kentzen digute dena? Zergatik egin behar dut ihes? Zergatik norbaitek erabaki du dena ezabatzea?