ZATIKAKOTASUNA. HÉCTOR URRA
2025eko azaroak 17 - 2025eko abenduak 10 | Astelehenetik asteazkenera: 14:00-20:00 Topaketa Héctor Urra artistarekin: Abenduak 5 | 19:00 | Erabilera anitzeko aretoan
Agoizko Liburutegia
Fluxuren edizio honetan, proiektu osoaren aterki kontzeptuala zatikakotasunaren ingurukoa da.
Informazio gehiago: culturanavarra.es/es/fluxu-2025
FLUXU. Nafarroako Arte Garaikideko Zirkuitua
Fluxu proiektuak ekintzak aktibatu nahi ditu lurraldeko hainbat tokitan, gizarte-eragileen, elkarteen, kolektiboen, ikastetxeen eta, oro har, herritarren topaketa eta ekarpena bultzatzeko. Horretarako, artea tresna ezin hobea da elkarrizketara eta parte-hartzera gonbidatzeko. Udal-espazioetan aldi baterako erakusketak egitea da proposamena, artelan batekin edo artelan-multzo txiki batekin.
POETIKA
Tailu honetan emakume bat ikus daiteke, janzkera atenporala eta eskuetan osagarri batzuk dituela. Kolatutako, mihiztatutako eta ondoren zizelkatutako zurez egindako aglomeratu batek osatzen du eskultura. Prozesu artistikoaren berezko beldurrak, zalantzak eta saiakerak ez ezik, arrakastaz burututakoak, lanbidearekiko grina, materia eta sentsazioak ere gordetzen ditu bere forman. Unez osaturiko gorputza.
Topaketa Héctor Urra artistarekin:
Abenduak 5 | ostirala | 19:00 | Erabilera anitzeko aretoan
