Dantza: AGORRILA GERO AXULAR DANTZA TALDEA

1970eko urtarrilak 1

    17 otsaila
    18:00
    igandea
    Kultur Etxea. 7€

    Euskal dantza. Publiko guztiak
    Iraupena: 90 min.

    SOLIDARIOA DRAVET-EN SINDROMEAREKIN
    Ideia, koreografia eta zuzendaritza orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga.
    Zuzendaritza musikala: Andoni Iparragirre.
    XIX. mendearen hasieran Frantziako Gobernuko Justizia ministroak –Joseph Garat lapurtarra– proiektu bat garatu zuen zazpi euskal lurraldeak “Fenizia Berria” izenez bataiatzea proposatzen zuen estatu izaerako entitate administratibo batean
    elkartzeko. Alabaina, garai hartan bizi izan ziren gertakari nahasiek galarazi zuten proiektu hau azken bururaino eramatea. 1810. eta 1813. urteen arteko epea bereziki gogorra izan zen “Fenizia Berrian”, eta zer esanik ez Donostian, garai hartan izan
    baitzen gudaroste frantsesek hartua.
    Dena den, bizitzak aurrera jarraitzen zuen ezinbestean soldaduek okupatutako hiri hartan. Goizero pozarren joaten zen neska «koxkera» bat Trinitate kaleko iturrira, begiz jota zuen morrosko «joxemaritarra» bidera aterako zitzaiolakoan.

    Euskal dantza ikuskizun hau egitearen ideia Apoyodravet-en eta Gero Axular Dantza Taldearen arteko lankidetzaren emaitza da, Apoyodravetek kultura inklusiboa bultzatzeko duen programa dela eta. Kulturatik abiatuta gizartea eraldatzeko programak garatzen ditu. Oraingoan, gaixotasuna ikustarazi nahi du “Agorrila solidario” birarekin.
    Sarrerekin bildutako diru guztia Apoyodraveti emanen zaio. Informazio gehiago: www.apoyodravet.eu

    Volver arriba