CHARLIE Y LA FÁBRICA DE CHOCOLATE. METAMORFOSIS PROIEKTUA

2026ko ekainak 5 - 2026ko ekainak 6 | 18:00

Kultur Etxea

  • Zenbatekoa: 5 €

Anerk Elkartearen Metamorfosis proiektuko haur eta nerabeek txokolate, amets eta fantasiazko mundu batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte, ekainaren 5ean eta 6an “Charlie y la fábrica de chocolate” bertsioarekin. Gozokiez eta abenturez haratago, maitasunez, zaintzaz eta eustez betetako ingurune batean hazteak duen garrantzia gogorarazten digu antzezpen honek; izan ere, zutabe horien gabeziak arrasto sakonak uzten ditu, Wonkaren istorioan eta Charlieren sentiberatasunean bezala. Gure artista txikien interpretazioaren bidez, antzezpena, haurtzaroan seguru eta lagundurik sentitzeko itxaropena eta magiaz hitz egiten digu.
Bildutako sarreren %50 Adano elkartearentzat izanen da, eta %50 komunitate osoari irekitako 3 prebentzio-hitzaldi diruz laguntzeko. Hitzaldi horiek irailean, urrian eta azaroan izanen dira. Zure babesak antzezpena posible izaten laguntzen du eta, aldi berean, ingurune seguruagoa eta arduratsuagoa sortzen laguntzen du haur eta nerabe guztientzat.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba