Agoitz Ibilian – Caminar Aoiz

2025eko urriak 12 | 11:00

    2025eko urriaren 12an, igandea, 11:00etan
    Irteera Aoizko Kultur Etxetik

    Doako  jarduera. Euskaraz eta gaztelaniaz
    Familia esperientzia. Ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat
    Ekarri entzungailuak, mugikor kargatua eta arropa eta oinetako erosoak

     

    Ibilaldi hau autogidatua da, urteko edozein unetan egin daitekeena, baina modu berezian gonbidatu nahi zaitugu urriaren 12an, igandean, euskarazko bertsioaren estreinaldia gurekin ospatzera. Aukera paregabea izango da ibilaldia sortzaileekin partekatzeko.

    Aoitz Ibilian – Caminar Aoiz Irati ibaiaren ibilbidean zehar egindako ibilaldi soinuduna da, Irati S.A. Zerrausketaren inguruan. AzkonaToloza antzerki dokumentaleko konpainiak idatzitako eta Rodrigo Rammsyk musikatutako ibilaldi honek gonbita egiten digu arretaz entzuteko Irati ibaiaren ibilguak eta antzinako zerrausketaren hondakinek gordetzen dituzten istorioak. 1907an, Aoitzen, aezkoar Domingo Elizondok sortua, Irati S.A. Zerrausketa XX. mendeko lehen erdian Nafarroako enpresarik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

    AzkonaToloza arte bizien proiektu dokumentalak eta errealitate espekulatiboak sortzen diharduen artisten konpainia da. Poesiaren eta antropologia bisualaren aukera infinituetan, bideokreazio lofian, performancean eta mugimenduan interesa duten artistek, euren azken lanetan historia ofizialaren berrirakurketa eta eszenarako pentsatutako dokumental-sorkuntza jarri dute erdigunean.

    FITXA ARTISTIKOA
    Sorkuntza: Laida Azkona eta Txalo Toloza. | Musika: Rodrigo Rammsy. | Ekoizpena: Labea – Arte, zientzia eta naturaren laborategia. | Ingurumen-aholkularitza: Camino Jaso. | Koordinazio artistikoa: Isabel Ferreira. | Parte-hartze koordinazioa: Alexia Canto. | Dokumentazioa: Cuto. | Euskarazko itzulpena: Kike Dias de Ulzurrun eta Karekin Kultura | Tokiko kolaboratzaileak: Aimar Eguiluz, Alberto Beroiz, Francisca Oroz, Gentzane Reta, Juanjo Corera, Kati Leatxe, Kiko Lako, Maia Larumbe, Miguel Donazar, Ramon Leatxe, Txaro Mina, Unai Lako Goñi. | Bitartekaritza laguntza: Kattalin Barber. | Babesa eta lankidetza: Innova Local, Aoizko Kultur Etxea, Acción Cultural Española, Antartika Kultur Container.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba