Eskultura Lehiaketa. Gendulain-Ermita de San Román, Bake Lekua

Noiz: abenduaren 17tik urtarrilaren 9ra (biak barne).

Ordutegia: abenduaren 17ko 00:01etik urtarrilaren 9ko 23:59ra.

Nork bozka dezake? Bakarrik Agoitzen erroldatutako 16 urtetik gorakoak.

Zer da beharrezkoa bozkatzeko?*Idatzi NANean agertzen den moduan
Lehen abizena eta NAN/Pasaportea/Erresidentzia tarjeta.

Zer bozkatzen da? Dauden hiru argazkietako BAT aukeratu behar da.


estela

Iratzarri-Despertar

Maddalen
Estela Iratzarri-DespertarMaddalen

Deskribapena:
Estelak (estela, lorratza, hilarria) esanahia asko ditu: bidea, lorratza, lerroa, arrastoa, aztarna, hilarria, lekuaren seinaleztapena. Kasu honetan, bakearena eta adiskidetasunarena, herri xehea erabilita aristokraten  (erregea, printzipeak, kondea, bizkondea eta gainerako jaun feudalak) arteko urte askotako gerren ondoren. Bakea hildakoentzat eta maitasuna haien oroimenean.

Izen femenino bat aukeratzea dut gustuko,  emakumeek bideak ireki eta beren lorratzak uzten dituztelako.

Itxura zimurtsua duen beira birziklatuz armatutako hormigoizko oinarri trapezoidal baten gainean egina dago. Bi zutabe biribilak dira, elkarri besarkatuak eta kiribilduak: bat gardena da eta bestea kobrezkoa, sigi-saga doana. Margotutako beirate bat altxatzen dute,  60 cm-ko diametroa duen bizikleta-hagun baten barnean egina.

Bi zutabe horiek bi bandoak irudikatzen dituzte, eta baita egia ere, bakea eta bizitzarako beharrezkoa den indarra eraikitzeko ezinbestekoa dena.

Materialak:
Zementua, beira berrerabilia, burdina, polikarbonatoa, kobrea, aluminioa, beirazko pinturak, azkoinak, torlojuak, aluminiozko bizikleta-hagunak, beirateak.

Deskribapena:
1479. urtean, Agoizko San Roman ermitan, agramondarrek eta beaumontarrek bukaera eman zieten zenbait hamarkadetan zehar izandako gatazkei, haien ezpatak lurrean sartuz.

Eskulturak une historiko horretan dauka inspirazio iturri, eta adierazpen garaikide baten bidez berrinterpretatzen du. Forma estilizatuak ditu, elkarri lotuta goranzko norabidea hartzen dutenak, lurrean iltzatutako bi ezpatak gogora ekartzen dituztenak, baina baita, urteetako gatazkaren ondoren, berreraikitzeko elkartzea erabaki zuten bi komunitate haiek ere.

Obrak honakoa adierazten du:

  • Bakea eta adiskidetzea, elkarri lotuta gorantz joaten diren bi piezen bidez.
  • Memoria eta historia partekatua, tokiko nortasunarentzat erabakigarria den gertakari bat ohoratuz.
  • Lurraldea eta paisaia, bakea sinatu zen lurrari dagokion bertikaltasunean islatuta.
  • Komunitatea eta auzolana, bat egiten duten eta elkarrekin lan egiten duten lerroen bidez islatzen direnak, lankidetzan aritzen diren eskuak bailira.
  • Itxaropena eta etorkizuna; piezaren irekierak eta goranzko mugimenduak horizonte komuna adierazten du.

Obra honek gertakari historiko bat gogora ekartzeaz gain, elkarrizketaren, lankidetzaren eta bakearen eraikuntza kolektiboaren etengabeko balioaz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Materialak:
2 eta 4 mm-ko corten altzairuzko xafla.

Deskribapena:
Eskulturak altzairuzko 3 pieza ditu. Pieza bakoitzak Gendulaingo bakearen sinaduraren historiari buruzko zati bat irudikatzen du.Aurrealdean, bi aldeak irudikatzen dituzten bi pieza txiki daude: Agramontarrak eta Beaumontarrak.Atzean, piezarik handiena dago, Magdalena erregina irudikatzen duena. Piezak aurreko pieza txikiak besarkatzen ditu, eta bere tamainari eta formari esker aurrez aurre dauden bi zatien batasuna islatzen da.Era berean, hiru piezek koroaren forma osatzen dute, Magdalena erreginak gertaera historikoan izan zuen garrantzia azpimarratzeko.Eskulturak gogora ekarri nahi du, modu abstraktuan, historiako pasarte hartako hiru protagonisten batasunetik eta kohesiotik eratorritako bizikidetza eta elkarketa izpiritua.

Aukeratutako materialari esker, forma geometriko modernoak integratzen dira inguruneak eta ermitaren harrizko hormak dituzten forma organikoekin, eta, aldi berean, altzairuaren oxidoaren tonu gris eta laranjatuen arteko kontraste naturala sortzen da.

Elementu guztiek elkarrekin lan egiten eta erlazionatzen dira, memoriaren, transmisioaren eta berrikuntzaren arteko lotura eta kohesio irudia sortzeko.

Materialak:
2 eta 4 mm-ko corten altzairuzko xafla.

 

Volver arriba