EL IRATI, S.A. Erakusketa Gunea

El Irati S.A., Domingo Elizondo aetzak sortua 1907.enean, XX. mendearen lehen erdialdeko enpresa garrantzitsuenetako bat izan zen Nafarroan. Iratiko basoa ustiatzeko sortu bazen ere, diziplina askotarikoa izan zen. Energia elektrikoa sortzeko gai izan zen ibai osoan zehar, bai beharretarako bai beste lantegi batzuk hornitzeko.

Tren elektriko bat izan zuen, Iruñea eta Zangozaren artekoa, bere produktuak eramateaz gain, garraio publikoko zerbitzua eman zuena.

Ekaiko lantegian zerrategi bat zuen eta ikatz begetala egiteko ikaztegia. Gainera, lantegiko prozesuetan sorturiko lurrunak aprobetxatzen zituen, azido azetikoa destilatzeko eta beste produktu kimikoetarako.

Enpresa berritzailea izan zen, jasangarria eta autarkikoa, garraio publikoa ematen zuena eta elektrizitate hornitzailea. El Irati S.A. Nafarroako industriaren historian enpresa garrantzitsua izan bada ere, oso gutxi dira hartaz gelditzen diren elementu eta oroigarriak. El Irati Trenaz eta hark Iruñean izan zuen presentziaz ia arrastorik ez dago. Ekaiko instalazioen aurriak, industria ondarearen ezaugarriak badira ere, utzirik daude pasa den mendeko bederatzigarren hamarkadatik, eta hondatzen ari dira eten gabe.

Erakusketa honek erakutsi eta balorean jarri nahi du enpresak Irati ibaiko arro osoko gertuko historian izan zuen garrantzia, ibaiaren goialdean hasi eta Iruñea eta Zangoza arte, ahaztu gabe, noski, Agoitz eta Longidako alderdian izandako industria konplexu garrantzitsua.

BISITA GIDATUAK (info)


Este proyecto está subvencionado por el Ayuntamiento de Aoiz, Fondo Europeo FEADER y el Gobierno de Navarra, en el marco del PDR 2014-2020, gestionado por CEDERNA-GARALUR

Volver arriba