AGOIZKO UDAL MUSIKA ESKOLA

SARRERA:
1980. urterako, Bilaketa kultur taldeak sortua zuen Mariano García Musika Akademia Salvador Gutiérrezen eta Patxi Goñiren eskutik. Garai batean, akademiak musika eta mugimendu 56 ikasle izan zituen. Soka, haize eta perkusio zenbait instrumentu ematen ziren.
Agoizko Musika Eskolak 88-89 ikasturtean eman zituen bere lehen urratsak, María Asunción Belzunegui alkate zen garaian. Orduan sinatutako hitzarmenaren bidez, Mariano García Musika Akademia eta Agoizko Musika Eskola batu ziren eta Bilaketa taldea hartu zuen eskolaren kudeaketa. Ikastetxeko hezkuntza proiektua prestatu zen eta curriculumari gaineratu ziren beste instrumentu batzuk, pianoa, esaterako.
2004. urteaz geroztik ez du Bilaketak kudeatzen, eskolako Patronatuak baizik.
Agoizko Musika Eskola arautu gabeko musika irakaskuntzako zentroa da. Hizkuntza eskaintza 4 urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta dago, aurretik musikaren inguruko ezagutza eduki ala ez eduki.
Eskolan ere Kontserbatorioko Gradu Erdira sartzeko proba presta daiteke.
GOBERNU ORGANOAK:
Agoizko udal musika eskolako patronatua (pdf).
Presidentea: Sonia Madurga Arcelus
ZUZENDARITZA EKIPOA:
Zuzendaria: Sergio Esteban
Ikasketa-burua: Iban Galdós
Administraria: Yolanda Azcona
Telefonoa: 948 33 44 20
E-maila: escumusicaaoiz@gmail.com
IKASKETEN ANTOLAKETA:
Ikasketa Plana (pdf).
ESPEZIALITATEAK:
Musika eta mugimendua, musika hizkuntza, abesbatza, banda, instrumentu taldea, soinua, trikitixa, klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, txistua, fanfarrea, tronboia, tronpeta, pianoa, perkusio eta gitarra.
IRAKASLEAK ETA BAKOITZAREN ESPEZIALITATEA:
- Xabier Fernandez: Gitarra, Musika eta mugimendua.
- Darío Castaneda: Zeharkako flauta.
- Ibai Toribio: Tronpeta, Talde instrumentala.
- Usoa Iriarte: Klarinetea.
- Leire Unzue: Saxofoia.
- Miguel Zapatero: Perkusioa.
- Iban Galdós: Akordeoia eta trikitixa.
- Sergio Esteban: Pianoa, musika hizkuntza eta abesbatza.
- Carlos Peñaranda: Txistua.
- Oihane Ventura: Musika eta mugimendua, Musika hizkuntza.
ZUZENDARITZA PROIEKTUA:
Zuzendaritza proiektua (pdf).
ARAUTEGIA:
Barne funtzionamenduko arautegia (pdf).
Eskola egutegia 2025-26 (pdf).
ARGAZKIAK:
