Agoizko Udalak erabat arbuiatzen ditu barraketako pertsonek azken gauetan jasan dituzten erasoak, hurrengo jaietarako atrakzioak prestatzen ari zirela. Guztiz onartezina da harriak jaurtitzea gaua igarotzen duten lekuaren kontra, eta ez dator bat gure herria definitzen duten errespetu eta bizikidetza balioekin.
Udalak bere atxikimendua eta elkartasuna helarazi nahi die kaltetuei, eta jakinarazten du, eraso horiek errepikatuz gero, barraketako pertsonek ez dituztela azokako atrakzioak instalatuko. Erabaki horrek Udalaren babesa du, pertsonen segurtasuna gailendu behar baita beste edozein alderdiren gainetik.
Era berean, sute-arrisku handia dela eta, debekatuta dago jaietan petardoak eta beste edozein elementu pirotekniko erabiltzea.
Udalak herritar guztien laguntza eskertuko du, jaiak errespetuz, bizikidetzaz eta segurtasunez gara daitezen.