08
Urt
COCO. DBHko 4. MAILAKO IKASLEAK (2025-26)
2026ko maiatzak 1 - 2026ko maiatzak 2 | ostirala: 19:00 / larunbata: 18:00
- Zenbatekoa: 7 €
Coco, bi munduren arteko bidaia: hemen daudenen eta oroimenean bizirik jarraitzen dutenen artean. Musika, emozioa eta sustraiak oholtzan uztartzen dira, gogorarazteko inor ez dela desagertzen bere izena taupadaka jarraitzen duen bitartean.
DBH 4. mailako nerabeek antzerkiaren eta dantzaren bidez emanen diote bizia argi eta itzalez beteriko omenaldi honi, etorkizunera begirako helburu batekin: ikasturte amaierako bidaiarako dirua biltzea.
