HIZKUNTZA BIZIA. MUSIKA ESKOLA eta ARTELKE

2026ko maiatzak 14 | 18:00

Kultur Etxea

  • Zenbatekoa: 3 €

Obra honek euskararen historia emozioz zeharkatzen du, altxor bizia balitz bezala. Garai eta pertsonaia desberdinen bidez, hizkuntzak inbasioak, debekuak eta denboraren joana nola gainditu dituen erakusten du, euskaraz mintzatu izan diren eta babestu dutenen lanari esker. Eszenak abesti oso ezagunekin elkartzen dira; abesti horiek ekintzari bide ematen diote edo bertatik sortzen dira, mezua indartuz. Euskararen etorkizuna haren erabileraren, zaintzaren eta maitatzearen mende dago. Udal Musika Eskolaren eta Artelke antzerki elkartearen arteko fusioa da;
antzerkia eta musika agertoki berean uztartzen dituena.
Sarrera bakoitzetik euro 1 Agoizko AEK-ra bideratuko da.

Publiko guztientzat

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba