“AGOIZKOLLAGE”, 2026ko Agoizko jaietako kartela
Ander Martínez Bratosen "Agoizkollage" kartela aukeratu dute Agoizko 2026ko jaiak iragartzeko, bozketa bidez, 71 boto lortuta ( % 45). Gainerako finalistak izan dira: José L...

Agoitzaldeko emakumea zara? Lidergo eraginkorra erakutsi eta proiektu jasangarriak garatu nahi dituzu, bai pertsonalak, profesionalak edo ekintzailetzaren batekin lotutakoak?
“Emakumea eta lidergoa” programa zuretzat da.
Agoizko udaletxean eginen da irailaren 2an eta 9an, eta CEINek antolatu eta finantzatzen du, Cederna-Garalurren laguntzarekin.
Aurrez aurreko bi saio izanen dira, dinamikoak eta parte-hartzaileak, eta horietan zure lidergo pertsonala eta kolektiboa indartzeko, komunikazioa hobetzeko eta jarduten duzun testuinguruari buruzko kontzientzia zabaltzeko tresnak eskuratuko dituzu. Ikuspegi integral batetik eginen da, hau da, lidergoa izatea nork bere burua eta besteena zaintzea dela ulertuta, eta argi eta xedez komunikatzen jakitea.
Eman izena “Emakumea eta lidergoa” programan datorren abuztuaren 29ra arte, esteka honen bidez.
EMAKUMEA ETA LIDERGOA PROGRAMA
️ Irailaren 2an eta 9an.
⌚ 14:00 – 17:00 (aurretik, aperitiboa izanen da, 13:30ean).
Agoizko udaletxeko Aurelio León aretoa.
Ander Martínez Bratosen "Agoizkollage" kartela aukeratu dute Agoizko 2026ko jaiak iragartzeko, bozketa bidez, 71 boto lortuta ( % 45). Gainerako finalistak izan dira: José L...
IKUSI
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izendapen-proposamena Probak bukatu dira honako deialdi honetan:...