VIAJE A LA NADA

2025eko maiatzak 11 | 19:00

Kultur Etxea

  • Zenbatekoa: Sarrera doan

Formatu txikiko eta hurbileko publiko gazte eta helduarentzako proposamena.
Ezerezerako bidaia ibilbide bat da, leku komun batean elkartzen diren errealitate ezberdinak hurbiltzen dizkiguten lau istoriotan zeharreko igarobidea; giza bilakaeraren bide bitxia. Viaje a la nada lau antzerkigileren eskutik sortutako proposamena da, agian ezerk ez duela garrantzi handirik erakusteko.
Emanaldiaren ondoren publikoarekin topaketa bat egingo da.

Zuzendaritza: Ana Maestrojuán
Iraupena: 60´

III. LITERARTE JAIALDIA

Literatura eta antzerkia batzen duen festibala.
Nafarroako Liburutegien Sareko Irakurketa Klubean irakurritako 4 liburutan oinarrituta, lau antzerkigilek lau istorio berri sortzen dituzte, lau antzezlan labur. Formatu txikiko proposamen eszeniko batean batuta, lau pieza horiek obra berri bat sortzen dute.
Liburuak: Nada, Carmen Laforet; La joven y el mar, Catherine Meurisse; Lejos, Rosa Ribas; La dama blanca de Champaña, Begoña Pro Uriarte.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba