2025eko urtarrilak 27
Behiei buruzko parte-hartze prozesua eta Agoizko jaietan egon daitezkeen alternatibak

16 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezaten gonbidatzen da, jaietako programan behien ordezko gisa jaietako jarduerak barne hartuko dituen proba bat egiteko aukerari buruzko eztabaida-, proposamen- eta erabaki-prozesuan.
Partaidetza-esparruak elkarrizketa lasaia, sortzailea eta errespetuzkoa eskatzen du, proposamen eta ikuspuntu guztiak kontuan hartuta.
Prozesua otsailean izanen da, hilak 7, ostirala, 19:00etan eta hilak 8, larunbata, 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.
