2021eko azaroak 26
COVID pasaportea aplikatzea

Azaroaren 27tik aurrera, 12 urteko eta 12 urtetik gorako biztanleek COVID pasaportea aurkeztu beharko dute honako hauetara sartzeko:
- Jatetxeak eta jatetxe-barrutiak, 60 lagunetik gorako edukiera izanez gero.
- Diskotekak eta dantzalekuak, kafe-ikuskizunetarako lizentzia duten establezimenduak eta lizentzia berezia duten tabernak (azken horietan 00:00etatik aurrera).
- Barrualdean egiten diren ekitaldi jendetsuak, janari eta/edo edaria hartuta eta 1.000 pertsonatik gora direnean.
Egiaztapena jaitsi daiteke Osasunaren Karpeta Pertsonalean eta mugikorrean gorde edo inprimatu. Hiru kasu aurreikusten dira:
- Txertaketa-ziurtagiria (pauta osoa).
- Proba-ziurtagiria (PCR negatiboa azken 72 ordutan edo antigenoen proba negatiboa azken 48 ordutan). Autotest probek eta farmazietan egindakoek ez dute balio.
- Osatze-ziurtagiria (COVID-19a igaro ondoren ematen da, eta 180 eguneko balioa du).
Zalantzarik izanez gero, dokumentu hau kontsulta dezakezu.
