2021eko abuztuak 3

Udal bandoa

Datozen abuztuko hurrengo egunetan festetan egon beharko genuke. Egun handiak izan beharko lukete, lagunekin eta senideekin bazkariak eta afariak egitekoak, elkar ikustekoak, elkar maite dugula erakustekoak eta gozatzekoak. Baina ezinezkoa da. Berriz ere, eta bigarren urtea da, gure festa kuttunek bidean topatu dute pandemia, eta, hortaz, berriz ere, Udalak mezu bat helarazi nahi die Agoizko herritar guztiei. Nahiago genuke ekitaldi guztietan parte hartzera animatzea eta kaleak argiz, musikaz eta alaitasunez betetzea, urteko kezkak eta arazoak atzean utziz, baina pandemiak lehentasunak berrantolatzera behartzen gaitu.

Duela aste batzuk jaiak bertan behera uztea erabaki genuen. Gaur egun, osasun publikoa da lehentasuna, eta jai-egitarau osoa bertan behera uztea. Horrek erantzukizun indibiduala eta kolektiboa eskatzen du, ezinbestekoa Agoitzen osasun-segurtasuna bermatzeko eta, horrela, birusaren transmisioa mozteko.

Azken aste hauetan, Covid-19k (Delta aldaera) gogor jo du Agoitz, eta kutsatze kopurua nabarmen gora egin du. Eta jakitun gara, egun hauetan jendea aterako dela, kopak hartzera, bazkaltzera edo afaltzera. Bada, segurtasunez egin behar dugu, osasun-agintariek adierazten dizkiguten segurtasun- eta higiene-neurri guztiak errespetatuz.

Izan dezagun egun hauetan enpatia, errespetua eta arreta. Espero dugu, orain arte bezala, ongi egiten jakinen dugula. Erantzukizunaren eredu izan gara eta izaten jarraitu behar dugu.

Eta, azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei, zuen laguntza eta ulermenagatik, Agoi-tzen txertaketa kanpainan aktiboki parte hartu duten boluntario guztiei, eta gure lehen mailako arretari, egiten ari den lanagatik.

Sarri gaindituko dugu krisialdi hau, eta herria indartsuagoa izanen da. Eta berriro pentsatuko dugu betetzen gaituenaz eta Agoitz izateaz harro sentiarazten gaituenaz.

Eskerrik asko!

Volver arriba