2021eko maiatzak 27

Udalak kudeaketa desberdina egiten du berdegune batzuetan, biodibertsitatea bultzatzeko

Hiri batzuetan, dagoeneko, mantentze-lan txikiko lorategiak diseinatzen ari dira, hiria ureztatzeko eta mantentzeko kostu txikia duten berdegunez osatzeko (orain azpiegitura berdeak deitzen zaie). Horien beste helburu bat da, gainera, hiri-inguruneetako biodibertsitatea sustatzea eta ezagutaraztea,  interesa duten pertsona askok erabili eta gozatu ditzaten.

.Agoitzen, parke eta beste eremu batzuen artean, 35.000 m2 inguru berdegune ditugu.

Beraxitoko parkean 15.000 m2-ko ereindako zelai eremu bat dago, ohiko belardia ez dena. Duela 15 bat urte osatu zen, eta ez dago ureztatze-sistemarik instalatuta. Zorua nahiko irregularra du eta, beraz, mantentze-lanak garestiagoak dira.

Aurten, bideen eta aisialdirako elementuen ondoko belarra moztea erabaki da, eta gainerako eremua moztu gabe utziko da ekainaren amaierara arte, intereseko eta balio ekologiko handiko landareak hazi daitezen.

Udaberrian belarra ez mozteak orkideak (landare munduko lorerik garatuenetakoak) bezalako espezieak garatzen uzten du. Parke horretan zortzi orkidea espezie aurki ditzakegu: Ophrys fusca, Ophrys lutea, Ophrys scolopax, Orchis simia, Orchis purpurea, Serapias lingua, Anacamptis pyramidalis, Himantoglossum hircinum…

Orkideez gain, beste lore eta belar espezie interesgarri batzuk ateratzen ere ikusiko dugu, hala nola malbak, urrebotoiak, zaingorri bostorriak, ezkaia, gladioloak, lihoa…; horiek, kolorea edo sendagai bezala erabiltzeko interesa izateaz gain, intsektuei eta txoriei jaten ematen diete umatze-garaian.

Azken batean, naturalizatutako belardi bat balorean jartzea da helburua, eta ingurumenaren eta paisaiaren ikuspegitik dakartzan onurak kontuan hartzea, udalerriko hirigunearen barruan paseatzeko eta intereseko flora eta fauna ikusteko aukera ematen baitu.

Ekainaren amaieran, landareek beren bizi-zikloa amaitu eta belarrak gorritzen direnean, eremu osoa moztuko da, eta ondoren ureztatuko ez denez, udan belarra ez da gehiegi haziko.

Espero dugu jarduteko modu desberdin bezala ulertuko dela eta ez, aldiz, parkea utzita dagoela pentsatzea.

Agoizko Udala. Ondare eta Ingurumen Arloa.

Volver arriba