2021eko maiatzak 17

COVID-19AREN AURKAKO NEURRIAK NAFARROAN. 2021eko maiatzaren 17tik aurrera

Ostalaritzaren barrualdea irekitzea

Astelehenetik aurrera, maiatzaren 17tik aurrera, ostalaritzako eta jatetxeetako lokaletan kontsumitu ahal izango da. Edukierari dagokionez, bi aukera eskaintzen dira:

  1. Oro har, % 30eko edukiera, mahaien artean bi metroko distantzia bermatuz.
  2. Lokalaren gehieneko okupazio-ahalmena, mahaiko aulkien artean bi metroko distantzia bermatuz. Lokal horiek CO2 neurgailua izan beharko dute, eta neurriak hartu beharko dituzte trazabilitatea bermatzeko, bazkari eta afari zerbitzuetako bezeroekin harreman azkarra izan dezaten.

Bigarren aukera horri heldu ahal izateko, ostalaritza-establezimenduek izapide hau egin behar dute, lokalaren fitxa teknikoa duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko. Behin hori eginda, establezimendua baldintza horiekin ireki ahal izango da, Administrazioaren baimenik jaso gabe.

 

Volver arriba