Agoitzaldeko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu arlokoen bilera
DENOK BAT Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak (www.denokbat.eus) zortzi merkatari-elkarte biltzen ditu, gehienak Nafarroako Mendialdeko landa-eremukoak, Cederna Garalurrekin lankidetzan (erakunde finantzatzaile gisa), TOPTOPA (www.toptopa.shop) on-line salmenta plataforma komun baten diseinua eta ezarpena garatu ditu. Plataforma hori tresna eta zerbitzu bat izateko sortu da Nafarroako hurbileko tokiko ekoizleentzat eta negozio txikientzat, lan egiteko eredu bera partekatzen dutenentzat: negozio txikiak, gertukoak, tokikoak, kalitatezkoak eta autonomoak, Nafarroako udalerri eta auzoei bizia ematen dietenak eta haien kohesio sozialaren ereduaren funtsezko elementuak direnak, eta lurraldean sustrai propioak
dituen tokiko garapen iraunkorraren oinarri eta zutabeetako bat osatzen dutenak.
Pirinioaurreko udalek babestu dugu eta oso interesgarria iruditu zaigu ekimen honetara gonbidatu ahal izatea tokiko elkarterik ez dagoelako inon kideturik egon ezin diren gure lurraldeko saltoki txikiak eta ekoizleak.
Halaber, Beste ekimen interesgarri baten berri ere eman nahi dizuegu: GILTZARIA bezeroentzako fidelizazio-txartela.
Bi proiektuek nola funtzionatzen duten azaltzeko, TopTopa eta fidelizazio-txartela, atxikitzeko prozedura (posible den kasuetan) izanen dituzten erabilera- eta zerbitzu-arauak, eta baita orain aurkezten dizuegun bezalako estrategietan parte hartzeko tokiko merkatariak elkartzeko aukerari buruz eztabaidatzeko ere, aurrez aurreko (bidezko segurtasun-neurriak hartuta) bilera batean elkartzeko gonbitea egiten dizuegu. Heldu den maiatzaren 18an (asteartea) izanen da, 19: 30ean, Kultur Etxeko areto nagusian.
Zuen zain gaude.

