Txertaketarako hitzorduen sistema berria

Txertaketarako hitzorduen sistema berria
Koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina hasi zenetik, Osasun Departamentua herritarrak telefonoz deitzen ari da, Nafarroako Txertaketa Estrategian ezarritako populazio eta lanbide taldeen arabera.
Hala ere, apiriletik aurrera, txertoak eskuragarriagoak izateak zitazio-ahalmen handiagoa izatea eraingo duenez, herritar batzuk SMS mezu bidez jasoko dute txertoa hartzeko deialdia. Txertoa hartzeko hautatutako taldeetako gainerako kideek telefo deia jasoko dute hitzordua hartzeko, orain arte bezala.
1/ Zer egin SMS bat jasotzen baduzu? Testu-mezuak bi aukera eskaintzen dizkizu hitzordua eskatzeko: online, horretarako esteka bat emanez, edo telefonoz, zein zenbakitara deitu behar duzun adieraziz.
2/ Hitzordua on line tramitatzea aukeratzen baduzu eta Osasun Karpetan alta emanda ez bazaude, izapide erraz baten bidez egin ahal izango duzu, CIPNA (osasun-txartelaren edo OTI zenbakia) eskura izan beharko duzu eta zure jaioteguna gehitu.
3/ SMSa jasotzen duzun unetik, 72 ordu izango dituzu hitzordua eskatzeko, telefonoz edo online. Epe hori igaro eta hitzordurik eskatu ez baduzu, Osasun Departamentuak telefonoz deituko dizu hitzordua banan-banan emateko.
Txertaketari buruzko zalantzak
Txertaketaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko, Osasun Departamentuak informazio zerbitzu bat jarri du abian, bi bide hauetatik:
- E-postaz: txertaketa@navarra.es
- Telefonoz: 948 370 120 (astelehenetik igandera, 8:00etatik 22:00etara).
Garrantzitsua: ez erabili zerbitzu hau txertoa eskatzeko, eta ez deitu zure osasun-zentrora; itxaron telefono deia edo SMS-a jaso arte.
