2020eko abenduak 17

GABONAK: NEURRIAK ETA GOMENDIOAK

 GogoraTU Gabonetan indarrean jarraituko dutela Nafarroako Gobernuak onartutako ezohiko neurriek, honako salbuespen hauekin:

MUGIKORTASUNA
  • Abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra, Nafarroara sartzeko eta bertatik irteteko baimena ematen da senideak edo gertukoak bisitatzeko.
ⓘ Beharrezkoa da erantzukizuneko aitorpen hau bete eta inprimaturik eramatea egun horietan Foru Komunitatean sartu eta ateratzeko.
  • Abenduaren 24ko eta 31ko gauetan, Foru Komunitateko errepide eta kaleetan barna ibili ahal izango da 1:30 arte, etxetik kanpo afaldu ondoren etxera itzultzeko.

 

BILERAK ETA OSPAKIZUNAK
  • Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean Gabonetako afariak eta bazkariak egiteko senideekin edo hurbilekoekin egiten diren bileretan, gehienez ere 10 lagun izanen dira, gehienez ere bi bizikidetza-unitatekoak.

 

GABONETAKO JARDUERAK
  • Ez dira onartuko betiko olentzeroak, erregeen kabalgatak, desfileak, kalejirak, “San Silvestre” lasterketak eta jende guztiarentzako kaleetako ospakizunak eta horien ondorioz emandako pilaketa arriskua.
  • Gabonetako azoka ttikiak aire zabalean, jaiotzen erakusketak eta Gabonetako ospakizunak, formatu ez tradizionalean, tokiko osasun agintaritzak espresuki baimendu beharko ditu.


GOMENDIOAK ETA AHOLKUAK

Elkar ikusteko, elkartzeko eta gozateko, aurten COVID-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriak hartu behar dira aintzat, bai etxetan eta bai kampoan.
 

Elkartu Aurretik

  • Ez joan COVID-19aren sintomarik edukiz gero, proba baten emaitzaren zain egonez gero, edo bakartuta edo berrogeialdian egonez gero.
  • Ahal izanez gero aire zabalean gelditu eta, ezin bada, etengabe aireztatuta dauden lekuetan.
  • 1,5 metroko distantzia kontuan hartuta planifikatu mahaiak, etxeak… ahalbidetzen duen pertsona-kopurua.
  • Talde txikietan gelditu eta, ahal izanez gero, pertsona berberak.

 

Elkarrekin gauden bitartean

  • Parez pare egotea saihestuta agurtu.
  • Garbitu eskuak, ura eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa erabilita.
  • Gutxienez 1,5 metroko distantziari eutsi denbora guztian bizikide ez direnen artean.
  • Maskara jantzita eduki une oro, jateko eta edateko unean izan ezik.
  • Ez partekatu edalontzirik, mahai-tresnarik, platerik… edo mokadurik.
  • Ez luzatu asko elkarrekin egoteko denbora.
  • Ez erre eta ez bapeatu. Erre behar bada, hobe da aire zabalean egitea eta 2 metroko distantzia utzita.
  • Alkohola edateak prebentzio-neurriekiko arreta murriztu ahal du.

Descargatu kartela (PDF, 279KB)

Volver arriba