2020eko abenduak 16

AGOIZKO HERRIARI – KANPONDOA KIROL GUNEA

2012. urtean, Agoizko Udalak Kanpondoa SL sortu zuen, eta kirol guneko kudeaketaren ardura hartu eta langileei kontratuak subrogatu zizkien. 2008. urteaz geroztik enpresa pribatu batek (URDI S.L.) kudeatzen zituen kontratuak.

Urte hauetan, Kanpondoa erreferentziazko kirol eta gizarte zentroa izan da eta da, eta udalak instalazio hori sendotze eta indartzearen aldeko apustua egin du beti.

Une honetan, Kanpondoa kirol-guneak 900 bazkide inguru ditu, eta herritarrei (haurrei, helduei eta erretiratuei) zuzendutako kirol ikastaroak ematen ditu. Horren guztiaren helburua da kirol jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzea eta baita Agoizko topagune bilakatzea, kirol arloari zein gizarte harremanei dagokienez.

Udal honek Kanpondoaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi du, Agoizko biztanleentzat zein bere eragineko eskualdearentzat erakargarria izan dadin.

Zoritxarrez, Kanpondoaren egoera ekonomikoa dela eta (azken garaian urtero 200.000 euro inguruko defizita eragiten ari da), zuloa murrizteko zenbait erabaki hartzera behartuta gaude. Instalazioko energia kostuari dagokio defizitaren %70a. Gerentziak azterketa sakon bat egin du, eta instalazioaren zonaren araberako energia kostuak identifikatu ahal izateko. Horri esker jakin da estalitako igerilekua energia kostu handien eragiten duen lekua dela.

Horregatik guztiagatik, txoke-plan bat diseinatzen ari gara, egoera hori iraultzeko eta zama ekonomikoa arintzeko.

Ondorioz, Eguberrietan, abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra bitartean hain zuzen ere, instalazioa itxita egongo da, egin dugun azterketaren arabera, data horietan oso jende gutxik erabiltzen baititu instalazioak. Sentitzen dugu erabiltzaileei sortzen ahal dizkiegun eragozpenak.

Era berean, 2021ean martxan jarri nahi dugun proiektu batean murgilduta gaude. Konplexuaren teilatuan plaka fotovoltaikoak instalatu asmo dugu. Proiektuak hasiera batean inbertsioa egitea eskatzen badu ere, instalazioaren autokontsumoa ahalbideratuko du eta energia kostua nabarmen murriztuko da.

Azpimarratu nahi dugu bai gerentzia bai udala hainbat neurri lantzen ari garela, barruko eta kanpoko baliabideak optimizatzeko, sortzen den defizita murrizteko eta instalazioa erakargarriagoa egiten saiatzeko, erabiltzaile guztien eta, oro har, Agoitzen mesedetan.

Eskerrik asko.

Volver arriba