2020eko apirilak 21
Baratzeetara ateratzeko baldintzak eta informazioa
1.- Baratzeak udalerrian bertan edo bizilekuaren mugakidea den udalerrian egon beharko du.
2.- Banaka joan eta aritu behar da bertan. Ezingo da ondoko finka edo lur-zatitan zeregin berean egon litezkeenarekin aritu.
3.- Egonaldiareen iraupena nekazaritza zereginak egiteko beharrezkoa izango da, beti ere ahalik eta laaburrena. Jarduera gehienez ere astean bitan egin ahalko da. Agoitzen, ASTEARTE eta OSTEGUNETAN.
4.- Ez dago baimendurik bigarren egoitzetako baratzeetara joatea.
5.- Estatuko Segurtasun Indarrek baratzeko titulartasuna edo ustiapen-eskubidea egiaztatzea eska dezakete, hala nola zertan ari direnari buruzko informazioa. Beraz, baratzeko errentamendu-kontratua eraman behar da.
