2017ko uztailak 19

Gogorarazten zaie Kanpondoko erabiltzaileei instalazioetara…

Gogorarazten zaie Kanpondoko erabiltzaileei instalazioetara sartzeko lekua harrera-gunea dela, eta debekatuta dagoela tabernan barna sartzea. Behar den lekutik sartzen bagara, bertan lan egiten dutenei lagunduko diegu, agerian utziko ditugu sarrerarik gabe sartu nahi dutenak eta ez da sarrera ordaintzen dutenen kaltera joanen. Gainera, instalazioetan ezbeharrik gertatuz gero, instalazioetara sartu izanaren erregistrorik ez badago, arazoak sortu eragin dakizkieke bai erabiltzaileei, bai Kanpondoari, bai udalari berari. Laburbilduz, ahalegin txikia da, onura asko ekartzen dituena.

Bestalde, udaberri honetan berrantolatu da igerilekuen ondoko aparkalekua. Igerilekuetara jende asko joaten den egunetan ez dira seinaleztatutako eremuak errespetatzen ari. Herriko beste tokien kasuan egiten dugun moduan, berriz ere eskatzen dugu zirkulazio arauak errespetatzen saiatzea. Guztion onurarako da. Gainera, igerilekuetara haur asko joaten direnez, maiz jendez gainezka egoten denez, debekatutako lekuetan aparkatzeak istripuak izateko arriskua handitzen du.

Eskerrik asko arazoa ulertu eta konpontzeko ahalegintzeagatik.

Volver arriba