Edizio guztietan egin ohi duen bezalaxe, oraingoan ere Agoizko Udalak parte hartuko du Korrikan. Aurten, lasterketak Agoitzen barna pasako ez denez, kilometro bat erosi du Oibarren ondoan (479B Km); apirilaren 1ean eginen du, arratsaldeko 4:30ean. Agoiztar guztiak gonbidatuta daude kilometroa udalarekin batera egitera.