2017-2019 aldiko Toki Azpiegituren Planera
Pasa den ostiralean egindako bilkura Berezian, Agoizko udalak onetsi zuen proiektu handinahia aurkeztea Nafarroako Gobernuak sustaturiko 2017-2019 aldiko Toki Azpiegituren Planera. Proiektuaren helburua da udaletxea irisgarria izateko egokitzea eta erakina hobetzeko beste jarduketa batzuk egitea.
Teilatua konpondu eta ura ez sartzeko egokitu nahi da, eta lanak aprobetxatuz, erabilera anitzeko beste areto bat prestatu nahi da sabaian. Modu berean, igogailua jarri nahi da, solairu guztietara ailegatzeko. Proiektuan ere aurrikusi da herritarrak atenditzeko bulegoak beheko solairuan jartzea, eta Udaletxeko sarbide zaharra, sarrera nagusia alegia, berreskuratzea.
Azkenik, bigarren solairuko leihoak berritun ahi dira, energia efizientzia planei jarraikiz. Proiektuaren kostua 326.000 eurokoa da.
Udalak aipatutako Toki Azpiegitura Planetarako dirulaguntzekin eta Nafarroako Gobernuak Agoizko Udalari inbertsioetarako ematen dion fondoarekin (erabilera librekoak).
Bi edo hiru hilabeteren buruan jakinen dugu Nafarroako gobernuak proiektu hau finantzatzeko laguntzari ematen duen, eta, emanez gero, zein epetan egin ahal izanen den.
