AGOITZEN ADOPZIOZKO SEMEA IZENDAPENA KENDU DIO FRANCISCO FRANCO-RI
Memoria Historikoaren Legeak ezarritakoari jarraikiz, dagoeneko, Francisco Franco jenerala eta Enrique Martínez Arburua apaiza ez dira Agoizko adopziozko semeak, Osoko Bilkurak aho batez bertan behera utzi duelako ohoragarri hori.
Legearen helburua da, arrazoi politikoak, ideologikoak, erlijiosoak eta abar direla kausa, Guda Zibilaren eta Diktaduraren garaian jazarpena edo bortizkeria pairatu zutenen aldeko eskubideak zabaltzea eta aitorpena ematea.
Unai Lako oraingo alkateak uste du “udalaren betebehar morala dela entitate publikoetatik ezabatzea diktadura frankistaren arrasto guztiak. Aurreko batean kendu ziren kaleetan zeuden sinboloak, eta orain bertan behera utzi ditugu izendapen horiek. Herri honek ez du merezi diktadore bat edukitzea adopziozko semetzat”.
