2017ko otsailak 2

OTSAILAREN 1EAN OSOKO BILKURAN HARTUTAKO AKORDIOAK

Udak korporazioak onetsi ditu kultur entitate eta elkarteentzako dirulaguntza deialdiaren oinarriak. Onespen honen aurretik, dirulaguntzei oniritzia eman zitzaien Kulturgunea foroak izandako azken bilkuran.

Halaber, onetsirik gelditu dira narrazio laburren Lehiaketako (XI. Edizioa) oinarriak eta aurtengo ibilgailuen gaineko zergak (zerga hori boluntarioki ordaintzeko epea otsailaren 1 martxoaren 1 bitartekoa da).

Azkenik, erabaki da  Eki Aldea Sahara gobernuaz kanpoko entitateari 200 euroko dirulaguntza ematea, proiektu honentzako: arazoak dituzten, udako familia harrera programetan sartzen ez diren eta atentzio berezia behar duten Saharako neska-mutilentzako kanpaldia antolatzea. Proiektua Galipentzun eginen da, eta, hori dela eta, ekarpena ematea eskatu diete eskualdeko udalei. Agoitz, berriro ere, solidario.

Volver arriba