2017ko urtarrilak 31

DEIALDIA. BILKURA ARRUNTA. 2017ko OTSAILAREN 1a

Hiri honetako udaleko alkate-buruak Bilkura Arrunta egiteko dei egiten dizu 2568/1986 Errege Dekretuak,  azaroaren 28koak, onetsitako Tokiko Korporazioen Antolaketa eta Funtzionamenduen Arautegia eta Erregimen Juridikoaren 41.1 artikuluan ezarritako eskuduntzei jarraikiz, hala nola 7/1985 Legeko 21.1.c artikuluan, apirilaren 2koa, Toki Entitateetako Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena, ezarritakoari ere eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Legeak, uztailaren 2koa, 78.1 artikuluan adierazitako epean. Bilkura Udaletxean eginen da 2017ko otsailaren 1an, asteazkena, 09:30ean,  eta honakoak izango dira eguneko gaiak:

1.- Aurreko bilkuren aktak onetsi: 2016ko urriaren 5eko bilkura arruntarena.

2.- Alkatetzaren ebazpenak.

3.- Arloetako informazioa.

4.- Komunikazioak

5.- Irigai Auzoan, 9. zenbakian, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeko zehaztasun txostena, bizilagunen komunitateak sustaturikoa, behin  betiko onestearekin lotutako akordioak.

6.- 2016. urteko bigarren sei-hilaldiko Hiri- eta Landa-lurren gaineko kontribuzioa kobratzeko erroldak onestearekin lotutako akordioak.

7.- Ur-hornidura arautzen duen Ordenantza aldatzearekin lotutakoa akordioak.

8.- Agoizko Udalaren zerbitzura lanaldi osoko ordezkapena egiteko langile bat kontratatzeko oinarriak onestearekin lotutako akordioak. Kontratazioa Nafar Enplegu Zerbitzuaren bidez eginen da.

9.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioren  (N.U.K.F. – F.N.M.C.) agerpen instituzionalari atxikimendua adieraztearekin lotutako akordioak. Agerpena, energia gutxiago kontsumituz  hobe bizitzeko, eraikin energetikoki eraginkorrak egitearen aldekoa da.

10.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioren  (N.U.K.F. – F.N.M.C.) agerpen instituzionalari atxikimendua adieraztearekin lotutako akordioak. Agerpena emakumeen aurkako bortizkeria ezabatzearen aldekoa da eta  honako hau da haren lema: “Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako herritarrak izatearen alde”.

11.- EHBildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, “Nafarroa askatasuna eta demokraziaren alde” izeneko agerpenarekiko atxikimendua eskatzen duena.

12.- Galderak eta eskeak.

Agoitz, 2017ko urriaren 30a

ALKATEA

Unai Lako Goñi

Volver arriba