2017ko urtarrilak 12

Agoizko Udalak urtarrileko Osoko Bilkuran hartutako erabakiak

aytoAgoizko Udalak, 2017ko urtarrilaren 11n egindako Bilkura Berezian, hiru langile kontratatzeko deialdiaren oinarriak onetsi ditu. Da mailako zerbitzu anitzeko hiru lanpostu bete nahi dira, hamabi hilabetez, lanaldi osoan. Deialdia gizarteratzerako bermatutako errenta (RIIS) jasotzen dutenenei zuzenduta dago.

Interesatuek eskaria aurkez dezakete Agoizko Udaletxeko bulego orokorretan, 2017ko urtarrilaren 27ko (ostirala) 13:00ak arte. Hautaketa probak 2017ko otsailaren 13an (astelehena) eginen dira, 09:30etik aurrera.

Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoetako batean lan eske inskribatuta egotea eta gizarteratzerako bermatutako errentaren jasotzailea izatea, kontratazioaren eskaintza tramitatzen den momentuan

Aurki eskura jarriko dira deialdiaren oinarriak.

Modu berean, Udalak 2016ko laugarren hiruhileko ur zerbitzuko errolda onetsi eta hira ordaintzeko boluntarioki ordaintzeko epea eman du, 2017ko otsailaren 1a arte.

Volver arriba