AGOIZKO HERRITARREK KULTUR ETA KIROL JARDUERETAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK. 2016ko maiatzatik 2017ko maiatzera
AGOIZKO HERRITARREK KULTUR ETA KIROL JARDUERETAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK
2016ko maiatzatik 2017ko maiatzera
Kultur edo kirol jarduera egin aitzin eskatu beharko dira laguntza ekonomikoak edo, bertzela, jarduera bukatu eta beranduenez ere hilabeteko epe luzaezinaren barnean.
BALDINTZAK:
a) Agoizko bizilagun erroldatua izatea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
b) Laguntza ekonomikoa noiz eskatzen den, aurreko urteko errenta aitorpenean famili unitatearen per capita likidazio-oinarria 300 eurotik beheitiko izatea.
c) Agoizko Udalarekin tributu betebeharrak eguneratuak izatea.
d) Zuzenbidean onartutako edozein bide erabilita egiaztatuko da Agoitzen antolaturiko kirol nahiz kultur jardueretan parte hartu izana, dela Udalak berak antolatutako jardueretan, dela bertze edozein entitate publiko zein pribatuk antolatutakoetan.
KOPURUA:
a) Kostuaren % 25, familia unitatearen per capita errenta ezarritakoaren azpitik badago.
b) Kostuaren % 50, familia unitatearen per capita errenta ezarritakoaren azpitik badago eta eskatzailea erretiratua, pentsioduna edo minusbaliatua bada.
Senar-emazteen kasuan, ezkontideetako bat erretiratua edo pentsioduna bada eta bertzea lanean ari bada etxeko lanez arduratzen delako, % 50eko laguntza ekonomikoa jasoko dute batak nahiz bertzeak.
ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA:
a) Baldintzak betetzen dituztela frogatzeko ziurtagiriak.
b) Kultur edo aisialdiko jardueraren antolatzailearen ziurtagiria, jarduera Agoitzen egin(en) dela frogatuz.
c) Kontu-zenbaki bat, laguntza ekonomikoa bertan ordaintzeko.
d) Matrikularen egiaztagiria, ordaindu izanaren ziurtagiria, etab., kultur edo kirol jardueraren kostua egiaztatzeko.
JARDUERA MOTAK:
– Erretiratuen Elkarteko kuotak.
– Agoizko Kirol Klubeko bazkide-kuotak.
– Igerilekuetako abonuen kuotak.
– Agoizko Udalak antolatutako zinema saioetarako sarrerak.
– Agoizko Udalak antolatutako antzerki saioetarako sarrerak.
– Agoizko Udalak antolatutako pilota partidetarako sarrerak.
– Agoizko Udalak antolatutako gainerako kultur jardueretarako sarrerak.
– Agoizko Udalak antolatutako ikastaroak.
– Francisco Yndurain Unibertsitateko kuotak.
– Agoizko kultur elkarteetako kuotak.
– Ehiztarien elkarteko kuotak Agoizko ehiza barrutirako.
ORDENANTZAREN TESTU OSOA:
Nafarroako Aldizkari Ofiziala – 38 zenb. – 2006ko martxoaren 26koa.
Iragarkiaren kodea: L0603374
