2015eko azaroak 30

AUZOKAKO BILERAK: SAN MIGEL, TXANTREA, DOMINGO ELIZONDO ETA LARRAINETAKO AUZOA

AZKEN URTEAN EGINDAKOAK

 

– Domingo Elizondoko jolas parkearen ondoko parkeko paperontzia hamabostean behin husten da, pasa den urteko bileran auzokoek komentatutakoa gerta ez dadin.

– Domingo Elizondon finkatu ditugu zenbait kaleko harri batzuk (mugitzen hasiak ziren eta aurreko bilkuran komentatu zen).

– Konpondu da Osasun Etxerako sarbidea, oso gaizki baitzegoen eta jendea erori izan baita. Nafarroako Gobernuri dagokio lan hori; baina, ezer egiten ez zutela ikusirik, guk egitea erabaki genuen.

– Margotu eta egokitu da osasun etxearen ondoko eskultura.

– Guardia etzana jarri da Txantrean, azken bilkuretan eskatu zen moduan. Autoak azkar joan ez daitezen.

–  Marra hori bat margotu zen jubilatuen elkartearen aurreko espaloian, bertan autori egon ez dadin.

 

MARTXAN JARRI NAHI DITUGUN JARDUERAK

– Itzaltzen diren argiak direla eta, garabi-kamioi bat erosi nahi dugu, argiak azkarrago konpondu edo aldatzeko.

– Konposta egiteko gune bat jarri nahi dugu Osasun Etxearen atzealdean.

– Guardia-etzan bat jarri nahi dugu San Migel azuzoko alderdian.

 

PROPOSAMENAK

– Olioz zikindutako edukiontzi berdeak agertu dira. Gaia begiratu behar da eta jendea kontzientziatzeko kanpaina egiteko aukera aztertu behar da.

– Jubilatuen elkarteko espaloian, bizikleta bat uzten da farola baten kontra, eta askotan lurrean dago. Begitaru beharko litzateke oinezkoentzako kalean bizikletentzako aparkalekua jartzea.

– Guirior Markesaren kaleko zorua altxatu da. Konpondu beharko litzateke.

– Iribarrenena zen lantegiko horman pintada batzuk daude. Kendu beharko lirateke.

– Bidezainen etxeetara ez da ailegatzen udalaren propaganda. Udal langileei esan behar zaie bertan ere utzi behar dela.

– Gasolindegitik San Migelerako tartea oso iluna da. Gehiago argitzea kontuan hartu beharko litzateke.

– Zahar egoitzaren ertzetik zebra-biderainoko espaloia oso gaizki gago, altxatuta dago. Konpondu behar da.

– San Migel auzoan zikinkeria biltzen da bi lekutan, eta maizago garbitu beharko lirateke. Leku horietako batean basaranak erortzen dira eta jendea irristatzen da, eta bestean zigarro-hondakinak botatzen dira.

– Iturriak itxi beharko lirateke, ura izotz ez dadin.

– Larrainetako auzoan, komenigarria litzateke Jubilatuen Elkartearen aurrean dagoen  zebra-bidea aldatzea eta kalearen muturreraino eramatea, dagoen lekuan arriskutsua delako.

– Auzo horretatik Landakora ateratzeko bidea ere konplikatua da, irteeran dauden edukiontzi eta autoengatik. Konponbidea aurkitu behar da.

– Komenigarria litzateke Larrainetako auzora sartzeko bidea gontzekin guztiz ixtea, agian bankuren bat gehiago jartzea edo lekuz aldatzea.

– Domingo Elizondo auzoko barnealdean txakurrik ez dioen kartela jarri beharko litzateke.

– Konponbide bat eman behar zaio ireki berri den supermerkatuaren ondoko espaloian dagoen trafikoari.

Volver arriba