2015eko abuztuak 5

EZ EZETZ DA! JAIETAZ GOZATU ERASO SEXISTARIK GABE!

cartelAgoizko Udalak eskerrak eman nahi dizkie sexu erasoak galarazteko herritarren inplikazioa zein garrantzitsua den ohartarazteko prestatu dugun iragarkian laguntza eman duten pertsona, kolektibo, merkatari eta ostalari guztiei.

Orain beste urrats bat ematea eskatu nahi dizuegu: guztien artean  jai giro egoki bat lor dezagun Agoitzen,  emakumeak jaietan disfruta dezaten sexu erasorik gertatu gabe eta arazo horretaz arduratu beharrik izan gabe.

Baina, zoritxarrez, helburu hori erdietsi baino lehenago emakumeak sexu bortizkeriaren objektua izaten jarraitzen dutenez, komenigarria iruditzen zaigu balizko egoera horietako batean egonez gero zer egin beharko luketen garbi edukitzea. Beraz,

Sexu eraso bat jasan baduzu

– Eskatu laguntza; esaiozu konfiantzazko norbaiti.
– Deitu 112ra.
– Ez zaitez garbitu eta ez aldatu arropa; erasotzailea identifikatzeko funtsezko frogak ezabatzeko arriskua dagoelako.

Sexu eraso bat ikusi baduzu

– Hurbildu emakumearengana eta lagundu.
– Agertu zure jarrera. Ez onartu ikusitakoa eta salatu 112ren bidez.

 

¡NO ES NO! ¡DISFRUTA DE LAS FIESTAS SIN AGRESIONES SEXISTAS!

EZ EZETZ DA! JAIETAZ GOZATU ERASO SEXISTARIK GABE!

 

FELICES FIESTAS! JAI ZORIONTSUAK!

Volver arriba