AGOIZKO UDALA HERRIKO AUZOEKIN
Agoizko udalak herriko auzoetako bizilagunekin zenbait biltzar informatibo antolatu nahi ditu.
Honako hauek dira topaketa horien helburuak:
– Herritarren arazoak eta eskariak jasotzea auzorik auzoko, udalaren lan antolaketan kontuan hartzeko eta horien irtenbidea bizilagunekin batera aurkitzeko.
– Topaketak aprobetxatzea 2014ko aurrekontuen prestaketari begira auzokideen ekarpenak jasotzeko.
– Udalak egun duen egoeraz informatzea, ekonomiari dagokionez zein udal proiektuen errealitateari dagokionez, eta horien inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzea, bai auzo mailan, bai pertsonalki.
– Herritarrak udal dinamikan inplikatzea, hori baita funtsezko tresna udalak lan egiteko erabaki duen moduan .
– Topaketa horiek finkatu eta egonkortzea, ekimen iragankorra izan ez dadin, Udala eta auzokideen arteko lan egiteko ohiko dinamika baizik.
Egutegi hau finkatu da:
Azaroaren 5a Alde Zaharra, Pasalekua eta Landakoa
Azaroaren 12a Irigai auzoa eta Toki Eder
Azaroaren 19a Auzo berriak (Irindegia, Beraxitoa, Kanpondoa, Untzea, Olaberrizokoa, San Joakin eta abar)
Azaroaren 26a San Migel, Txantrea, D.Elizondo eta Larrainetako auzoa.
Bilerak Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan eginen dira, arratsaldeko 6,30ean.
ZUEN ZAIN GAUDE!
