2013ko urtarrilak 14
Erakusketak. MAYA LARUNBE ARRICIBITA (oleoak)

MAYA LARUNBE ARRICIBITAren obra urtarrilaren 16a arte ikusgai dago Kultur Etxean. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 18:30-20:30. Erakusketari hasiera eman zitzaion pasa den ostiralean, eta hartara jende asko hurbildu zen, horien artean besteak beste, margolariaren Aezkoako ikasleak. Egileak modu honetan hitz egiten du erakusketari buruz: "Oleoz egindako pintura bilduma da, gure lurraldeko gaur eta iraganeko gaiak eta eszenak biltzen dituena. Leku horietako irudiek urtaro guztiak erakusten dituzte, kolorearen bidez duen aniztasuna eta aberastasuna agertarazteko".
