2013ko urtarrilak 9

“Graffiti and Collage” tailerra

Foto noticia

“Gure eskola apain dezagun” lelopean, pasa den abenduaren 26, 27 eta 28an, Patxi Uhartek Garraldi ludotekaren laguntzarekin “Graffiti and Collage” tailerra eman zuen. Aktibitatea San Migel Guraso Elkarteak, Ikastetxe Publikoak eta Udalak antolatu zuten, eta bertan parte hartu zuten 8-16 urte bitarteko haur-gazteek.

Graffitia Patxi Uhartek diseinatu zuen; collagea, berriz, ikastetxeko ikasleek beroiek eginiko horma-irudi eta marrazkiekin osatu zuten.

Tailerrari bukaera emateko azken egunean, abenduaren 28an, hamaiketako bat egin zuten aktibitatean parte hartu zuten guztiekin.

Volver arriba