ESPAZIO PUBLIKOEN ERABILERA

maiatza 14, 2020

Pandemia hori tokiko ekonomian eragiten ari da, batez ere ostalaritzaren sektorean. Horregatik, Udala kolektibokoekin bildu da, haien eskariak entzuteko eta negozioak bultzatu eta suspertzea helburu duten akordioak lortzeko, gainerako agoizkoei ahalik eta kalterik txikiena eragiten saiatuz.

Horren ondorioz, datorren asteburutik aurrera, terrazak jarri ahal izango dira espazio publikoetan, eta asteburuetan Karrika Berria itxi egingo da ibilgailuen trafikorako (larrialdietako ibilgailuetarako izan ezik) ordutegi honetan:

Ostiraletan, 20:00etatik 24:00etara. / Larunbatean, 13:00etatik 24:00etara. / Igandean, 12:00etatik 22:00etara.

Alde zaharrean garajean gordetako ibilgailuak ateratzeko bi irteera hauek egokitu dira:
-Erregeordearen kalean barna, San Migel kalera abiatzeko.
-Larrainetako kalean barna, Landakoa-Domingo Elizondo auzoa norabidea hartuta.

Jakin badakigu uda osoan aplikatu beharreko neurri horrek eragozpenen bat eragingo diezaieketela bizilagunei, baina uste dugu harreman sozialerako espazio irekiak eskaini behar ditugula, segurtasun-distantziak errespetatu ahal izateko eta beti arduraz jokatzeko. Ez dezagun ahaztu birusak hor jarraitzen duela, eta erne ez bagaude edo segurtasun neurriak ez betetzen ez baditugu 0 fasera itzultzeko arriskua dugula.


<< atzera