Zer egin

IBILBIDE MARKATUAK

Agoitz hiria Irati ibaiaren eskuinaldean dago, 500 metroko altuera duen terraza batean, Artxuba-Zarikietako mendien behealdean.
Ibaiak eta errekek urraturiko mendiz inguratuta dago. Herriaren paisaia ederra da, eta haren inguru osoa ezin aproposagoa da naturarekin loturiko kirolak egiteko.

Argitalpen honetan aurkezten dizkizuegun ibilbideak aipatu mendietan (Nafarroako leku basati eta biztanle gutxien dituenetariko bat da) egiten ahal dira. Orografia konplexua dauka, eta bertan ibiltzea zaila izaten da. Hala ere, lehen, herrixka, baserri edo borda ugari zegoen. Mendi hauetan bizi zirenek bide eta bidexka sare bat osatu eta erabili zuten, horietako batzuk orain berreskuratu nahi izan ditugunak.

Lan itzelaren ondotik, ibiltzea edo natura orokorrean gustuko dutenenei hemen ikusiko dituzuen ibilbideak eskaintzeko momentua ailegatu da. Horien bidez mendi ezezagun hauen sekretuak ezagutuko dituzue.

Ikusi


SANTA BARBARAKO HAITZAK  Ver

ZARIKIETAKO MENDIAK  Ver 

ERRALA  Ver 

ERDOTZAINGO MUGA  Ver 

SAN ROMAN ERMITA  Ver 

IRATI IBAIAREN IBILBIDE INTERPRETATIBOA ETA AGOIZKO ZUHAITZ BEREZIAK  Ver 


TURISMOA NATURAN

Nafarroara etorriz gero, Agoitz bisitatzea ezinbestekoa da. Herriko ondare arkitektonikoa handia eta ederra da, eta inguruko paisaia pribilegiatua da.

Naturaz gozatzen ahal da herrian bertan, seinaleztatuta dauden ibilbideen bidez. Honakoak dira garrantzitsuenak: Irati ibaiaren gaineko ikuspegia ematen duena, San Roman ermitakoa, Elurzulora eramaten duena eta Itoizko urtegiaren inguruetan dagoena.

Hirigunean, atseden hartzen ahal da Nafarroako Parkeko aisi gunean, Irati ibaia eta Auzola edo Bidelepuko zubiaren gaineko ikuspegi aparta ematen duena.

Horretaz gain, herriko inguruetako mendiak igotzeko eta hango ikuspegi ederrez gozatzeko aukera dago ere, esaterako, Izaga, Elomendi, Ariztokia edo Arangoiti mendietara; edo, bestela, ibilaldi lasaiak egiten ahal dira seinaleztatutako ibilbideetan barna. Horien artean honakoak nabarmentzen dira: Irunberri eta Arbaiungo arroilak, Iratiko basoa, Done Xakue bidea –bai Frantzia zein Aragoiko ibilbideetan– edo Itoizko Urtegiaren ingurua.


AGOITZ-SAIEN BEHATOKIA-SAN ROMÁN ERMITA-ELURZULOA-IRATIKO BEHATOKIA-AGOITZ

Paseo muy interesante, que mediante diferentes ramales bien señalizados permitirá al visitante conocer la ribera del río Irati, atravesado por su bello puente medieval, el observatorio de buitres sobre el muladar, la histórica ermita de San Román, la curiosa nevera del monte y un bello mirador sobre el río Irati.

Luzera: 7.862 m.

Tipologia: Oinez edo bizikleta arruntarekin egiteko (San Roman ermita arte)-BTT.

Zailtasuna: erreza.

Laburpena:

Ibilbide interesgarria da; izan ere, egoki seinaleztatuta dauden zenbait bideri jarraikiz bisitariak ikusten ahal ditu Agoizko alde zaharreko lekurik ederrenak, Irati ibaiaren bazterra (Erdi Aroko zubia zeharkatuz), saiak bazka-lekuan ikusteko behatokia, San Roman ermita, mendian dagoen elurzuloa edota Irati ibaiaren gaineko behatokia.

Ibilbide horrek Agoizko alde zaharra zeharkatzen du; bertan arkitektura zibilaren eredu diren zenbait eraikin ikusten ahal dugu, horien artean, Argamasilla jauregia, Diaz etxea edo herriko arkitektura erlijiosoaren adierazgarririk garrantzitsuena: San Migel Goiaingeru Eliza.

Ibilbide kultural horren ondoren, ibilbide eroso bat egiten ahal dugu Gendulain alderdian dagoen San Roman ermita arte: Haraionoko bidean paraje xarmangarriak ikusiko ditugu. Ermita hori Nafarroarentzat balio historiko handikoa da; izan ere, bertan sinatu zen 1479. urtean, agramondar eta beaumondarren arteko bake ituna, Magdalena errege-ordea bertan zela. Ezpatak lurrean sartu zituzten. Agoizko armarriaren koroak eta ezpatek gertaera hori islatzen dute.

Aurrikusitako ibilbidea:

Trinkete kaletik abiatuko gara eta, Merkatuko plaza, Larraineta (Agoizko etxerik zaharrenak ditu), Irigoien eta Santa Agata kaleak zeharkatu ondoren, San Miguel Goiaingerua Elizako plazara ailegatuko gara. Eraikin handi hori Agoizko garrantzitsuena da. Jatorri erromanikoa du eta gurutze latindarra gordetzen du. Bertan ikusgai daude artelan bikainak, besteak beste, ate nagusia, koroa, erretaula, Ama Birjinaren irudia, gurutzea eta pontea.

Hiria utziko dugu Irati Ibaia gurutzatzen duen Auzola edo Bidelepuko zubia zeharkatuz. Eskuinaldera abiatuta, Gendulaingo bidea hartuko dugu. Bidean kilometro bat egingo dugu ibaiarekiko paralelo, eta ibaiaren eta horko ur biziaren ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Malda motz bat igo eta alubioi-terrazetara ailegatuko gara. Han, bidea utzita, saiei bazka emateko lekua (proiektuan 2005 urtean) behatzen den tokira ailegatuko gara. Bidera itzulita, zementozko pista utzi gabe, San Roman ermitara ailegatzen gara.

Atzera itzuliko gara, egindako bide berean, eta, ermitatik 100 metrora, badland-ak (marga-karkabak) zeharkatzen dituen bide bat hartuko dugu. Bidean jarraitu eta pinudi batean sartuko gara, eta, ondoren, Agoizko Elurzulora eta Irati ibaiko Behatokira ailegatuko gara (bi lekuen artean 100 metroko tartea dago). Elurzuloa harriz eginiko eraikin bitxia da, pinudiaren artean ezkutaturik dagoena. Behatokia harrizko balkoi natural batean dago; bertatik ederki ikusten da ibai bazterreko landareria eta Ekaiko zerrategia: pasa den mendearen hasirako eraikin multzoa da, gaur hutsik eta zaharkiturik dagoena eta oraindik agertzen duen handitasunak antzinako ahalmen ekonomiko handiko garaietara eramaten gaituena. Baina, gainera, bigarren plano batean, Zuzako Arroila eta bertako hariztiak eta pinudiak ikusten ahal dira. Haratago oraindik, Elomendiko profil konikoa ikusten ahal da, zerura altxatzen dela, pagozko geruza batez inguraturik.


AGOITZ – SAN LORENZO ERMITA – AGOITZ IBILBIDEA

Este recorrido plantea la visita del sector noroeste del término municipal de Aoiz (entre las carreteras de Aoiz a Nagore y la antigua carretera a Oroz-Betelu) y brinda la oportunidad de disfrutar de hermosas vistas panorámicas. Su atractivo es doble: por un lado, es una buena oportunidad para hacer ejercicio físico y, por otro, el paseante tiene la posibilidad de contemplar bellos paisajes y conocer el medio que le rodea.

Luzera: 4.283 m.

Tipologia: Oinez egiteko.

Zailtasuna: ertaina.

Laburpena:

Ibilbide honek Agoizko udal dermioaren ipar-mendebaldean dagoen eremua – Agoiztik Nagorera joaten den errepidea eta Agoiztik Orotzera zihoan errepide zaharraren artean gelditzen da- bisitatzea proposatzen du, ikuspegi panoramiko ederrez disfrutatzeko aukera ematen duena. Ibilbidearen erakargarritasuna bikoitza da: alde batetik, ariketa fisikoa egiteko aukera ematen du; eta, bestalde batetik, ibiltariak paisaia ederrak ikusteko eta ingurunea ezagutzeko aukera ematen du.

Alderik errazenetik igoko gara (ibilbidea gogorragoa da alderantzizko norabidean egiten bada). San Lorenzo ermitaren ondoan dagoen lepoa erdietsitakoan ibiltariak paisaia aparta eta ikuspegi ederrak aurkituko ditu, bai herriaren inguruaz (hirigunea, Zarikietako mendiak, Itoizko urtegia) nola urrunago dauden lekuez (Artzibar eta Orotz-Beteluko mendiak eta iparraldean gelditzen den Pirinioaurreko mendizerra). Leku horretan, Agoiztik oso hurbil egon arren, horizontea erabat eraldatzen da, eta ibiltariak urruti dagoela pentsatuko du .

Aurrikusitako ibilbidea:

San Migel elizatik abiatuko gara platanoen arteko paseabidea hartuta, eta, iturria igaro eta 100 m aurrerago, Suhiltzaile Etxearen ondoan, ezkerrera, 90º graduko bira eginen dugu, eta, eraikina atzean utzitakoan, berriz ere 90º graduko bira eginen dugu, eskuinaldera oraingoan. Hala, lehenik, Irigai auzoko ekialdeko bazterrean barna ibiliko gara, eta, ondoren, San Joakin auzoko alde berberako bazterrean. Agoitz inguratzen duen errepidea gurutzatzen duen zubi batekin topo eginen dugu. Zubia zeharkatu eta herriko futbol zelaira eramaten duen errepidearen ondoan egongo gara. Errepideari jarraitu eta futbol zelaia inguratuko dugu basoko pista bat aurkitu arte. Pistan gora, Itoizko urtegiaren ikuspegi ederrak daude, eta, pista bukatzen denean, gorantz, 750mko altituderaino, segitzen duen bideari jarraitu behar diogu, eta, ondoren, 100 bat metro jaitsiko gara lepo batera ailegatu arte. Lepo horren inguruetatik iparralderantz begiratuta ikuspegi ederrak agertzen dira, Itoizko urtegiko bi adar nagusiak, esaterako. Inguruan, harkaitz eta baso ugari dago. Hegoaldera eta ekialdera begiratuta, aparta da Agoizko eta inguruko mendien gaineko ikuspegia (Zarikietako mendiak, lehen planoan, eta Leire, Izaga, Elomendi eta Alaitz). Olaberriko mugaraino ailegatzen den bidexka hartuz gero, San Lorenzo ermitako aurriak ikusten ahal ditugu (lepotik 10 metrora daude); bidearen eskuinaldera daude, aldamioz eginiko usategi baten ondoan.

Itzultzeko bidean jaitsiera azkarra dago (malda oso pikoa da). Tarte horretan pinudi zaharrak eta Mediterraneoko sastrakak ikusiko ditugu. Behean, futbol zelaira eramaten duen errepidearekin topo eginen dugu, eta, handik, hasierako abiapuntura itzuliko gara.


Rafting Aoiz

MURGILDU ZAITEZ IRATI IBAIAN

River Guru enpresari esker Agoitzetik pasatzen den Irati ibaia rafting baltsa batean jaisteko aukera suertatzen zaigu. Lagunen artean nahiz familiartean egiteko aktibitate bikaina dugu hauxe, non uraren esperientziaz gozatuz, goiza edota arratxaldea naturan pasatzeko aukera izanen dugu.

Datu teknikoak: 

Luzera: 8 km
Denbora: Goiza nahiz arratsaldea
Ordutegia: 10:00 eta 15:30
Sasoia: Udaberria eta Uda.

Informazio gehiago River Gurun

Web horria: www.riverguru.es
Kontaktua:  info@riverguru.es
Telefonoa: 648 721 421


AGOIZKO ZUHAITZ BEREZIAK

icono-pdf

Agoitzen eta haren inguruan barna ibiltzen garenean zenbait zuhaitz berezi topatzen ditugu, zaharrak izateagatik, beren tamaina edo interes ekologikoagatik, ber eziki nabarmenak direnak. Gure bizilagunak dira, duela denbora asko, eta gure paisaiaren, aisia eta historiaren parte ere; hori dela eta, gure herriar entzat interes berezia dute.
Gozatu haiekin !