San Isidroak ETXEAN!!

maiatza 12, 2020

Dakizuen bezala, 2020ko San Isidroak heldu dira. COVID-19-ak eragindako egoerarengatik eta udaletxeak azaldu zuen moduan, aurtengo kontzertu eta ekitaldiak bertan behera geratu dira. Angiluerreka Elkartetik eta udaletxearen, tabernen eta Agoizko talde kulturalen laguntzaz, etxetik ospatu ahal izateko programazio berezia prestatu dugu.

Hona hemen egun berezi hauetako programazioa. Bideoak Tutoberri-n esekitak egongo dira aipatutako orduetan. Konpartitu ezazue bai Facebook-en zein Instagram-en zure “San Isidroak etxean” denok elkar gozatu dezagun.

Beste aldetik, COVID19 erronkan parte hartu duzuen guztiei Angiluerreka Elkartearen partetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, egun zakar hauen lainoa oskarbi bihurtzen lagundu duzuelako.

GORA AGOIZKO SAN ISIDRO BIRTUALAK!


<< atzera