Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AGOIZKO SAN MIGEL IKASTETXE PUBLIKOKO BIGARREN SOLAIRUKO KOMUNAK ERABERRITZEA

Agoizko Udalak, 2020/07/27ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez, “AGOIZKO SAN MIGEL IKASTETXE PUBLIKOKO BIGARREN SOLAIRUKO KOMUNAK ERABERRITZEA” izeneko proiektua gauzatzea esleitu dio “CONSTRUCCIONES LEACHE, S.L.” merkataritza sozietateari, HIRUROGEITA HAMABOST MILA SEIEHUN ETA HIRUROGEITA HAMASEI EURO ETA LAUROGEITA HAMALAU ZENTIMOTAN (75.676,94 €), BEZa barne.

Jarduera hori Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak ekainaren 16an emandako 180/2020 Ebazpenaren bidez lagundu da. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko udalei eta kontzejuei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten du, haur hezkuntzako 2. zikloko eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoen hobekuntza eta birmoldaketa obren proiektuak gauzatzeko.