Turismo UGET Zangoza Eskualdea eta Prepirineo Partehartzeko jardunaldia

azaroa 19, 2021

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak Turismo Espazioak Kudeatzeko Unitateak (UGET) jarriko ditu abian. Helburua da plangintza, koordinazio eta antolaketa eraginkorrean oinarritutako kudeaketa turistikoko sistema berri bat ezartzea lurraldean, Next Generation funtsek eskaintzen diguten sektorea eraldatzeko aukera aprobetxatuz eta lurraldeko eragileen lankidetza eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu eta enpresa publikoekiko lankidetza izanik.

Ibilbide berri honen lehen urratsa Nafarroako Helmugen Turismo Jasangarritasunerako Plana egitea da. Horretarako, tokiko erakundeei, eragile turistikoei eta, oro har, biztanleei irekitako parte-hartze prozesuaren lehen bilerara gonbidatzen zaituztegu, eskualdeko turismoaren egungo egoeraren diagnostikoa egiteko.

Zuen parte-hartzea funtsezkoa da; izan ere, Plan hau inguruko garapen turistikoa markatuko duen eta Europako funtsetara iristeko bidea emango duen ibilbide-orria da.

  • Eguna: Azaroaren 30ean, asteartea
  • Ordua: 17:00etan
  • Lekua: Zangozako Kultur Etxea

Inskripzioa: https://forms.gle/G5Yzibr3b8QhxM8Z7

Inkesta: https://forms.gle/QBdB7ahUs725YNXq8

Mesedez 48 ordu lehenago izena ematea eskatzen dizuegu.

Zalantzarik edo galderarik baduzue, jarri harremanetan tpi@navarra.es helbidean.

Dirección General de Turismo, Comercio y Consumo
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia


<< atzera