2018ko maiatzak 22

Agoitz BIHOTZ-OSASUNGARRIAren alde!

Diario de Navarra Fundazioak eta La Caixa gizarte ekintzak urtero antolatzen duten “erronka solidarioarekin” bat egin du Agoizko Udalak. Aurten, milio bat kilometro baino gehiago egitea proposatu digute. Eta dena arrazoi on eta osasungarri batengatik.

Udalak 1.000 euro erabiliko ditu udaletxeko fatxadan jarriko den desfibriladore bat erosteko. Zure laguntza behar dugu zenbateko hori handiagoa izan dadin eta gure kaleetan bi desfibriladore jarri ahal izateko. Horiekin eta kirol gunetan daudenekin gure herria inguru bihotz-osasungarri bilakatuko dugu.

Zer egin dezakezu laguntzeko?

Oinez edo bizikletaz ibili, korrika edo igeriketa egin. Hori da gakoa. Datozen 18 asteotan udaleko proiektuari egoki diezazkiokezu zuen inguruan oinez edo korrikaz egiten dituzun kilometroak. Zenbat eta kilometro gehiago egin, orduan eta euro gehiago izanen ditugu gure proiektu bihotz-osasungarria aurrera ateratzeko.

Nola dagundu dezaket?

Eta oso erraza da egitea. Aski duzu fdn.wefitter.com plataforman izena ematea, ‘Aoiz cardiosaludable/Agoitz bihotz-osasungarria’ izeneko xedea aukeratzea, ‘Ayuntamientos activos’ hautatzea eta zure sakelakora jaistea datozen 126 egunotan eginen duzun aktibitate fisikoa monitorizatuko duen aplikazioa.

3 hilabete ditugu arrazoi on batengatik ariketa egiteko.

Parte hartu eta lagundu Agoitz bihotz-babestua egon dadin.
Zuri gaude! Eman urratsa eta utzi arrastoa!

Info>>>   fundaciondn.org/reto
Tutoriala >>> PDF

Volver arriba