2021eko abenduak 10

EKINTZA TURISTIKOAREN PLANA. Bigarren saiora (abenduaren 21a)

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak Turismo Espazioak Kudeatzeko Unitateak (UGET) jarriko ditu abian. Helburua da plangintza, koordinazio eta antolaketa eraginkorrean oinarritutako kudeaketa turistikoko sistema berri bat ezartzea lurraldean, Next Generation funtsek eskaintzen diguten sektorea eraldatzeko aukera aprobetxatuz eta lurraldeko eragileen lankidetza eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu eta enpresa publikoekiko lankidetza izanik.

Eskualdeko egoeraren diagnostikoa egin ondoren, bigarren saiora gonbidatzen zaituztegu. Guztion artean EKINTZA TURISTIKOAREN PLANA osatuko duten jarduerak planteatuko ditugu. Plan horrek balioko du datozen 3 urteetan eskualdean turismo jasangarria lortzeko eraldaketa planifikatu eta garatzeko.

Zuen parte-hartzea funtsezkoa da; izan ere, Plan hau zuena da, eta, beraz, zuen ekarpen eta proposamenekin egin behar da, zuek iñor baino hobekiago ezagutzen baituzue zuen lurraldeko errealitate turistikoa.

Eguna: Abenduaren 21ean asteartean
Ordua: 17ean
Lekua: Agoizko Kultur Etxea
Inskripzioa: https://forms.gle/PVmAUjRKoWQNkCVU8

Zalantzarik edo galderarik baduzue, jarri harremanetan tpi@navarra.es helbidean.

Dirección General de Turismo, Comercio y Consumo
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia

Volver arriba