Alde zaharra oinezkoentzako egokitzea

otsaila 5, 2013

Agoiztar horiek:

Zuzengana zuzentzen gara, Agoizko alde zaharrean etxea baituzue, udalak ibilgailuen trafikoa arautzeko eta alde zaharra oinezkoentzat egokitzeko erabakia hartu duelako.

Jakitun gara neurri honen aplikazioaren hasierak eragozpenak ekarriko dizkiela bertan bizi direnei, baina, Kultur Etxean auzokideekin egin ditugun bileretan zuekin egiaztatu gerwen moduan, neurria oso baliagarria izanen da bizitzeko egokiagoa eta osasuntsuagoa izango den alde zaharra lortzeko eta Agoizko gunearen arkitektura aberastasuna agertarazteko.

Datozen asteetan jarriko ditugu kale horietan seinaleak eta pibotak. Hortaz, bertan bizi direnek udaletxeko bulego orokorretan eskatu beharko dute pibotak irekitzeko giltza.

Jakinarazten da auzokideak kotxez sartu ahalko direla oinezkoentzako kaleetara bakarrik zamalanak egiteko edo ibilgailuak garajetan sartzeko, eta ezingo dute ibilgailua kalean utzi aipatu zereginak burutzeko beharrezkoa den denbora baino gehiago.

Honekin batera igortzen dizuegu seinaleztapena eta ibilgailuentzako sarbideak eta irteerak agertzen dituen planoa.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitezte harremanetan udalarekin.


<< atzera