Ayuntamiento de Aoiz/Agoizko Udala

APARTEKO NEURRIAK COVIDari AURRE EGITEKO (2020-11-25)

azaroa 25, 2020

NEURRIAK SAILKA

MUGIMENDUAK MUGATUTA
  • Mugikortasuna murriztuko da gauez, 23:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara arte.
  • Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan pertsonen sarrera eta irteera librea mugatu da, honako joan-etorriak justifikatzen ez badira: osasun-zentroetara eta ikastetxeetara joatea; lanera joatea; ohiko bizilekura itzultzea; adinekoak, adin gabeak, mendeko pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak eta pertsona zaurgarriak zaintzea; lehen eta bigarren mailako lehiaketa profesional edo ofizialetarako kirol-taldekoak izatea; lehiaketetan parte hartzeko maila altuko kirolariak izatea; eta ezinbesteko kasuak.
  • Nafarroa zeharkatzen duten errepide eta bideetatik zirkulatu ahal izango da, baldin eta jatorria eta helmuga lurraldez kanpokoak badira.
GARRAIOA
  • Iruñerriko Hiri Garraioko ibilgailuen okupazioa %50era murriztu da. Ibilgailuetan gel hidroalkoholikoa banatzeko banagailuak egongo dira sarreran eta irteeran, eta leihoen erdiak irekita egongo dira.
  • Hiriarteko garraioan, autobusetan gel hidroalkoholikoa banatzeko banagailuak egongo dira sarreran eta irteeran.
  • Aurrekoa ez da aplikatuko eskola-garraioan.
BILERAK EREMU PUBLIKOAN ZEIN PRIBATUAN
  • Gehienez sei pertsona bilduko dira eremu publikoan, bizikideen kasuan izan ezik. Maskara erabili behar da, eta gutxienez 1,5 metroko distantzia bermatu.
  • Eremu pribatuan bilerak elkarrekin bizi diren pertsonetara mugatuko da.
MERKATARITZA ETA OSTALARITZA
  • Taberna eta jatetxeetako kanpoko terrazetan kontsumitu ahal izango da, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantenduta, gehienez lau erabiltzaileko mahaietan. Maskara jantzita eduki behar da beti, hain justu ere, edateko edo jateko unean izan ezik. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Bingoak, joko-aretoak eta jolas-aretoak itxita egongo dira.
  • Hotel eta ostatu turistikoetan zona komunetan edukiera % 75ekoa izanen da. Banako logelak dituzten aterpetxeetan, edukiera % 75ekoa da eta ohatzeak dituzten logeletan % 50ekoa.
  • Merkataritzan edukiera %40koa izango da eta 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Saltoki-guneek ezin izango dute edukieraren % 40 gainditu haietan kokatutako lokal bakoitzean. Ezin izango da eremu komunetan geratu, ezta jolas-guneak erabili ere.
  • Azoka txikietan, postuak 4,5 metroz bereizita egon behar dira aurrez aurre, eta gutxienez 1,5 metroz albotik, edo, bestela, elementu isolatzaileen bidez bereizita. Pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatuko da.
  • Janari prestatua eta ontziratua eskaintzeo baimendutako establezimenduak eta mahai zerbitzua funtsezko zerbitzuetako langileentzat, 00:00ak arte.
OSPAKIZUNAK
  • Bisitak gehienez 4 pertsonako taldeetan egingo dira, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantenduta. Garbitzeko eta loreak jartzeko lanak aurretiko egunetan egin beharko dira.
  • Ezkontzetan, jaunartzeetan, bataioetan, sendotza-egunetan eta bestelako ospakizun erlijioso edo zibiletan ez da edukieraren% 50 gaindituko, eta pertsonako 2,25 metro koadro bermatu beharko dira. Ospakizunetan, zeremoniaren ondoren, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan 1,5 metroko tartea errespetatuko da, gehienez 12 lagunentzako edukiera izango du barnealdean eta 18 lagunekoa kanpoaldean. Ezin izango da dantza pista erabili.
  • Beilatokietan pertsona-kontzentrazioa 25 pertsonara mugatuko da espazio irekietan eta 10era itxietan. Jarraigoa ez da inola ere 25 pertsona baino gehiagokoa izango.
  • Debekatuta dago kalean edatea edo antzeko ekintzak egitea.
ZENTRO, KLUB ETA ELKARTEAK
  • Familiakoek eta hurbilekoek adinekoen eta desgaituen egoitzetara bisitan joan ahal izango dute, astean behin eta aldez aurretik hitzordua hartuta. Egoiliar bakoitzeko pertsona bat onartuko da, eta bisita 30 minutukoa izango da adinekoen kasuan, bi pertsonakoa eta 60 minutuko bisita desgaitasuna duten pertsonei dagokienean. Egoiliarrekin irteerak egin ahal izango dira, justifikatuta; hala nola, bisita medikoak edo izapideak egitea.
  • Eguneko zentroak eta eguneko egonaldiko tokiek ezingo dute % 75eko edukiera gainditu.
  • Aldinekoen klubetan edukiera % 30ekoa da.
  • Elkarteak eta sozietate gastronomikoak itxita egongo dira.
  • Ekitaldietarako funtzio anitzeko espazioak dituzten establezimenduetan ez da jarduerarik egingo.
  • Bajerak eta piperoak ezin dira ireki.
IKASTETXEAK
  • Maskara nahitaezkoa da irakasleentzat eta ikasleentzat Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera. Haur Hezkuntzan, sartzean eta ateratzean, atsedenaldian eta komunetan soilik.
  • Ordutegi mailakatuak daude sartzeko eta irteteko, eta jantokian.
  • Atsedenaldian, ikastalde bakoitzak leku mugatua du jolasteko eta ez daude baimenduta baloi eta kontaktu jolasak.

Ikasle batek koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak baditu

  • Banakako erabilerako gela batera eramango dute, helburu honetarako prestatuta.
  • PCR bidez positiboa baieztatzen bada
    • Haur eta Lehen Hezkuntzan, ikastalde osoa bakartuko da.
    • Bigarren Hezkuntzan, positibo eman duen ikaslea eta hurbileko kontaktutzat jotzen direnak soilik.
Garrantzitsua: zure seme-alabak koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak baditu, ez duzu eskolara eraman behar.

Informazio gehiago informazio liburuxkan eta ohiko galderen dokumentuan.
2020-2021 ikasturteko kontingentzia-plana.

KULTUR JARDUERAK
  • Museo, erakusketa-areto, monumentu eta bestelako kultur ekipamenduetan, edukiera % 50ekoa izango da, eta jarduera gidatuak 12 pertsonara bitarteko taldeetan egin ahal izango dira. Ez da inauguraziorik egingo, ezta ekitaldi sozialik ere. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Gida turistikoen bidezko jarduerak eta turismo aktiboko zein naturako irteerak, ahal dela, aurrez hitzordua eskatuta egingo dira, gehienez ere 12 pertsonako taldeetan. Jende-pilaketak sor daitezkeen lekuetatik igarotzea saihestuko da.
  • Liburutegietan edukiera %50ekoa da. Haurrentzat jarduerak egin ahal izango dira liburutegian eta ludotekak gehienez sei pertsonako taldeetan. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Zinema, antzoki eta auditorioetako jarduerek aurrez esleitutako eserlekuak izango dituzte, edukieraren %40ra arte. Nolanahi ere, ezin izanen dira 150 pertsona baino gehiago izan. 22:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Jarduera kulturalak eta aire libreko aisiako jarduerak egiteko, % 40eko edukiera errespetatuko da, gehienez ere 300 pertsonako mugarekin.
KIROL ETA AIRE ZABALEKO JARDUERAK
  • Kirol-zentroek ezin dute izan % 30eko edukiera baino handiagoa barne-jardueretarako eta % 40koa baino handiagoa kanpoko-jardueretarako. Ezingo dira aldagelak, dutxak eta iturriak erabili, saunak, jacuzziak edo antzekoak. Gehienez ere 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute, lehiaketetarako kirol profesionalaren kasuan izan ezik.
  • Gimnasioetako kirol-jarduera aurretiko hitzorduarekin egin beharko da. Desplazamendu-jardueretan, pertsona bakoitzeko 20 m2 mantenduko dira, eta desplazamendurik gabekoetan, berriz, 8 m2. Maskara nahitaez erabili behar da.
  • Kirol-jarduera profesionalak publiko gabe egingo dira.
  • Aisialdirako igerilekuek ezingo dute edukieraren %30a gainditu. Kirolerako igerilekuetan muga 10 pertsona izango da. Aldagelak erabil daitezke, baina ez dutxak. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Espazio itxietan zuzendutako kirol-jarduera fisikoak egiteko taldeak gehienez 6 lagunekoak izanen dira. Taldeak 15 lagunetara handitzen ahalko dira, instalazioak parte-hartzaile bakoitzeko 8 m2-ko baldintzak betetzen baditu mugikortasun gutxiko jardueretan eta 20 m2-koak, mugikortasun handiko jardueretan, 4 metroko altuera eta aireztapen naturala.
  • Haurrentzako parkeak, kirolerako zonak aire zabalean eta skate pistak erabili daitezke, gehienez % 50eko edukierarekin. Gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita.
  • Konsultatu Nafarroako Kirolaren Institutuak kirola egiteko onartutako neurriak.
BESTE EGOERA BATZUK

Akademietan, autoeskoletan zein arautu gabeko irakaskuntzako ikastetxe pribatuetan edo prestakuntza-zentroetan ez da baimendutako gehieneko edukieraren% 40 gaindituko eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatuko da. Gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita.

Biltzarrak, negozio-bilerak eta hitzaldiak modu ez presentzialean egingo dira.

Debekatuta dago aire zabaleko tokietan erretzea, gutxienez 2 metroko tartea gorde ezin denean.


<< atzera