Klima

 

Irati ibaiak, eskualdeko arteriak, Agoizko udal dermioa gurutzatzen du. Pirinioetako mendi behereko berezko klimaren ezaugarriak dauzka, neguan bereziki, hotza eta hezea baita. Goialdean baino askoz elur gutxiago egiten du; udaberriko lehenengo hilabete arte iparralde eta ipar-ekialdeko haizeak dira nagusi. Udazkeneko erdialdera arte hegoaldeko haizeak nagusitzen dira, eta horiekin batera klima lehorra eta giro eguzkitsua. Tenperatura minimoa zero azpiko zazpi gradukoa izaten da eta maximoa 36koa; urteko batez bestekoa 16 gradukoa da.